A25, Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna
A25
AZAROAK 25. Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna
INDARKERIA MATXISTA IDENTIFIKATU, SALATU ETA BORROKATU!
“Guk ere horrelako tresnak ditugu, gure erakundeak indarkeria matxistarik gabeko guneak izatea nahi dugulako. Hori dela eta, azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurkako protokoloek gure erakundeetan ere duten garrantzia azpimarratu nahi dugu. Indarkeria matxistaren aurrean ezer ez egiteak hura legitimatzea esan nahi duelako, horretaz ez hitz egiteak ez duelako desagerraraziko, eta uste dugulako, balio feministetan oinarritutako erakunde gisa, indarkeria matxistari aurre egin behar diogula”
Besteak beste, hori ere jartzen du LABen komunikatu honetan. Eta bai, Ereitenen ere protokoloak sortuta dauzkagu, behar izanez gero, erabiltzeko prest!
LABeko sindikalisten eta Berdintasun planeko batzorde eragilearen izenean.