Adimen Artifiziala eta ChatGPT

Ereiteneko liburuzain batzuk izan gara Liburutegien eguna dela eta Donostian KMKk, Tabakalerak eta Donostiako Liburutegiek elkarlanean antolatu duten ekimenean. Bertan Daniel Torres Salinas eta Wenceslao Arroyo Machadoren gidaritzapean, ChatGPT eta antzeko beste tresna batzuen erabilgarritasuna zein den, nola erabili ditzakegun eta zertarako erabili daitezkeen probatzen aritu gara.

Adimen Artifiziala (IA) aintzat hartuta jardun dugu. Aldi berean, presente izanda, liburutegien papera zein izan behar duen gainera datorkigun iraultza honetan:

LIBURUTEGI SORTZAILEAK
4. GENERAZIOKO LIBURUTEGIAK

Konturatu gabe, baina gainean dugu jada iraultza erraldoi bat. 4. Industri iraultza gisa ere deitzen hasi diren hauxe. Googlek mundua antolatzen eta moldatzen zigula uste genuenean, sortu eta zabaltzen hasi zen 2022 urtean ChatGPT: adimen artifizialean oinarritzen den bilatzailea izateaz gain, elkarrizketa formatua eskaini digun tresna handia.

Adibideak ikusi eta probak egin ostean ideia hauek geratu zaizkigu buruan dantzan. Bihartik Aurrera gai sakon hauetan arakatu, sakondu, ezagutu eta dauzkaten aplikatzeko moduetara egokitzen hastear gaude.
– IAk ez du lortuko humanitatea eta giza harremanetan sartzea. Arlo hori da oraingoz lortu ezin duen gauza bakarretakoa
– 2047 urterako gure lan prozesu asko egongo dira automatizatuak
– 2026rako Googlek orain arte izan duen indarra ChatGPTk hartuko du.
– Bilatzaile adimendunak erabiliko ditugu gauza guztietarako
– IAren arazo larrienak, bi dira:
**Iturri edo informazioaren jatorriaren desagertzea eta indarra galtzea
**Informazio faltsua, desegokia edo manipulatua erabiltzeko erraztasuna

Gaiari buruz interesa izatea zilegi da, baina denok barne hartzen gaituen erabilpen anitzeko gailu hauei buruz informazioan sakontzea beharrezkoa ikusten dugunez, hemen hasiera emateko hainbat sarrera:
https://influscience.eu/proyectos/
https://yosigo.ugr.es/
@AulasInteligent
Maniac / Benjamin Labatut
Erabilitako aplikazioak ChatGPT (gehien erabilia) Perplexity (beti aipatzen ditu iturriak, beraz, oso fidagarria da) eta NotebookLM