Caser Betharraman eta Hondarribiko liburutegia
2022an Hondarribiko liburutegia, Nagusilan eta Caser Betharram adinekoen egoitzaren artean “Irakurketa kluba” lankidetza proiektuari hasiera eman genion. Ekimen honen helburu bat adinekoen bizipenak jaso eta bistaratzea izan da, irakurketa saioen bidez adinekoen bizipenak jasotzea sustatuz. Aurten, bizipen horietan oinarrituta, liburutegian jolasen tailer bat egin genuen, eta, Betharramen, tailer horren emaitzarekin, erakusketa bat burutu dugu.
Erakusketa adinekoen egoitzan hilabete batez ikusgai izango da. Aurkezpenean Hondarribiko kultur zinegotzia egon da eta Medialabeko kamarak grabazio lanak burutzen, proiektu hau Donostia Kulturak, KMK-k eta Medialabek antolatutako egitasmo baten barruan txertatuta dagoelako.
Informazio osagarria Bidasoako Hitzan eta Dvn.