Conectur: Pasaia eta Donostia ezagutuz
Conectur aplikazioa aurkeztu dugu. Donostia eta Pasaiako badia modu eta ikuspegi ezberdinetatik ezagutzeko aukera ematen digun app-a da. Proiektu honen garapenean Ereiten, CICtourGUNE, Kultour Incoming Service, Laurak Bat elkartea eta Pasaiako Udalak bat egin dugu.
Conectur aplikazioak eduki geolokalizatuak eskaintzen ditu, elkar gurutzatzen diren lau ibilbideetan zehar. Lehen ibilbideak Victor Hugoren bisita kontatzen du; bigarrenak mendiz lotzen ditu Donostia eta Pasaia, Ulian barrena; hirugarrenak, Groseko artean du interesgunea; azkena, Koldo Izagirrek idatzi du eta Antxo eta Trintxerpe lotzen ditu.
Azken batean, Pasaiari buruz irudi berria aurkeztu nahi dugu, historia eta kultura oinarri duen Pasaia.
Aplikazioa doan da eta Android gailuetan erabil daiteke. Deskarga ezazu hemen edo QR kode honen bidez.