Donostia 1813-2013 eta ‘200’
1813 urteko Donostiako suntsiketaren urteurrenaren ildotik Udalak 1813-2013 Donostia eraikitzen ekimenaren barruan proiektu ezberdinei bidea ireki die. Horien artean kokatzen da Morgan Creativos-en “200”. 1813-2013 arteko Donostiaren bilakaera donostiar belaunaldi ezberdinen ahotik kontatzea du helburu, eboluzio honen alderdi ezberdinak jorratuz: hedapen geografiko eta arkitektura eta gizarte bilakaera, ohiturak, gastronomia, arteak, industria edo kirola. Proiektu hau era iraunkorrean erakusteko pentsatua dagoen bideoinstalazio interaktiboa da eta Urgull Mendiko Historiaren Etxeko aretoetako batean kokatuko da. Oraingoan, Ereiten proiektu honen dokumentatze lanaz arduratzen ari da.