
Ereiten Liburutegi Laborategian VIII. jardunaldietan
Espainiako Kultura Ministerioaren Liburutegiak Koordinatzeko Idazkariordetza Nagusiak 2025eko azaroan Liburutegi Publikoen XII. Kongresu Nazionala ospatuko du Granadan. Kongresu hauen dinamikaren barruan tailer praktikoak antolatzen ari dira aurrez.
Bestetik, Espainiako Ministerioak Liburutegi Laborategiak antolatzen ditu 2019z geroztik bi urtean behin. Saio hauen helburua da kolektiboki hausnartzea nola aldatu behar den XXI. mendeko liburutegia herritarrentzat erabilgarria eta hurbila izaten jarraitzeko, zer garen ahaztu gabe: irakurzaletasuna sustatzen adituak, ikaskuntza-espazioa, hurbiltasunetik ezagutzara iristeko ate unibertsala eta harreraguneak.
2022ko jardunaldiak Donostian antolatu zirenez, Ereitenek bi proiektutan parte hartu zuen, batean kolaboratzaile moduan, eta bestean proiektuaren diseinatzaile gisa. 2024koan ere Ereiten gonbitua izan zen aditu bezala proiektu batean laguntzeko A Coruñan.
Prozesu honen parte direlarik, 2025eko apirilaren 2an Segovian, Liburutegi Laborategien VIII. Jardunaldiak antolatu dituzte. Bertan 4 proiektu tailer-formatu batera egokitu nahi zituzten. Ereitenek 2022an Donostian Murtziako Liburutegi Regionalak aurkeztu zuen proiektua tailer bihurtzeko gonbidapena jaso du.
Proiektu hau tailer bihurtuta Granadako Kongresuan liburuzainei aurkeztuko zaie, berrerabili ahal dezaten. Horrela, proiektuak liburutegi askotan abian jarri ahal izango direla bermatu nahi dute.
Ereiteni egokitutako tailerraren izenburua Metascape room izan zen. Hasierako planteamendua Ihes gela digital bat izan bazen ere, Donostian helburuari itzulingurua eman zitzaion eta orain beste bat eman eta tailerraren nondik norakoa hau izango da: liburutegian dauden zerbitzuak, medioak, errekurtsoak erabilita edozeinek Ihes gela bat diseinatu eta gauzatzea.
Hau horrela ez da oso argi geratzen baina imaginatu, mundu ideal batean:
1. Liburutegian maletatxo, kutxatxo bat dugu mailegatzeko: bertan ohiko Ihes geletan erabiltzen diren gaiekin. Giltzarrapoa, ikusezina den rotulkia,…
2. Liburutegian egiten diren tailerrak: literatur tailerra, idazketa tailerra, eskulanak…
Idazketa tailerrekoei gidoia idazteko eskatuko diegu, literatur tailerrekoei gaia aukeratzeko, eskulanetakoei materiala prestatzeko, antzerki taldekoek egingo dute Ihes gelaren antzerkia, Zahar egoitzakoek josiko edo margotuko dute Ihes gelarako beharko den materiala…
Kolaboratzea, kooperatzea, elkarlana sustatzea, talde itxiak apurtu, liburutegia irekitzea, elkar ezagutu, komunitatea landu, material guzti hori herriko fondoaren parte izango zen liburutegia elikatu, eta aberastu.
Jardunaldi hau Hexagonal liburutegiei buruzko tailer batekin osatu zen. Eta zer da Liburutegi Hexagonalaren oinarrian dagoena: irekitzea, nahastea, elkar lagundu, eragitea, esperimentatzea eta digitalizatzea.
Etorkizuna gurea da!
Nekane Barandiaran