Harria HItz. Azaroak 11

HARRIA HITZ bisitaren udazkeneko egutegia iragarri genizuen orain dela hilabete batzuk, eta lerro hauen bidez, hurrengo bisita-egunaren berri eman nahi genizueke: azaroaren 11n izango duzue ibilbidea egiteko beste aukera bat, Noaua!ko Kulturaldiaren egitarauan txertatu baitugu oraingoan. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.

 

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil; euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria. Usurbilek ondo baino hobeto islatzen du 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


Horrez gain, Zumeta Arte Estudioan “Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioan” murgilduko gara.


Eta TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa “Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea” ezagutzeko aukera ere izango dugu.


Gehiago jakin nahi izatera, ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.


EGUNA ETA ORDUA: Azaroak 11, igandea, 10:00


EGITARAUA:

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu

10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

11:15 Zumeta Arte Estudiora bisita*

12:35 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita* + tailerra (sagarra-egurra-txalaparta)

13:35 Mokadutxoa (txorizo egosia, gazta eta sagardoa) eskainiko dugu Usurbilgo Sagardogileen eskutik, Sagardoa Route proiektuaren barruan

14:00 Amaiera


* Joan-etorriak egiteko furgoneta zerbitzua egongo da.

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro edo elkartea@noaua.eus

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (23 lagun, gehienez).