Harria Hitz bisita abuztuaren 8an
HARRIA HITZ bisita gidatuekin hementxe gaude bueltan. Uda eta udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat. Gure aurtengo lehenengo bisita burutuko dugu abuztuaren 8an. Goizeko 11:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu Usurbilen.
Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal arte eta sorkuntzarekin. konpromezua beti izan da senda. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta horren ondorena ere.
HARRIA HITZ ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta hortarako herrian ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko ditugu bisitan: Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua…
EGUNA ETA ORDUA: Abuztuak 8, larunbata, 11:00
EGITARAUA:
11:00 Usurbilgo frontoian elkartu
11:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean.
12:00 Amaiera
HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro
Bisitaren prezioa 5€koa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (15 lagun, gehienez).