Pasaiako portzelana: liburua & erakusketa

Aste honetan Pasaiako protzelana lantegiaren inguruko bi jarduera burutuko dira. Bata, liburuaren aurkezpena ekainaren 1ean eta bestea, erakusketaren irekiera ekainaren 3an.

Pasaiako portzelana lantegia Baignol anaiek sortu zuten, 1851ean. Étienne Baignolen bilobak ziren, Limogeseko lantegiaren sortzailearenak. Pasaiako lantegia 1915 urtera arte izan zen martxan, pertsona desberdinen ardurapean.

Pasaiako biztanleak izan ziren, batez ere, lantegi honetako langileak, nahiz eta, hasieran, zenbait artisau frantses aritu ziren, lan espezializatuenetarako.

Ekoizpenaren kalitatea lehenengo urteetan (1851-78) bereziki ona izan zen, eta, gero, urteek aurrera egin ahala, gainbehera etorri zen. Piezek ez dute lantegiko markarik, eta horrek zaildu egiten du jatorria zehaztea.

Lantegia Arizabalo jauregian -‘non orea prestatzen zen eta piezak modelatu nahiz dekoratzen ziren- eta ondoko lur-sailetan egon zen -‘non labea eta lehortegiak zeuden-‘. Egun, ez da adreiluzko tximinia besterik geratzen zutik.

LIBURUAREN AURKEZPENA

Non: Pasai Donibaneko Udal Liburutegia

Data: Ekainak 1, 19:00

ERAKUSKETA

Non: Victor Hugo Etxea (Pasai Donibane)

Irekiera: Ekainak 3, 19:30

Data: Ekainak 3-Uztailak 17

Ordutegia:

Asteazkena, osteguna eta ostirala, 17:00-20:00

Larunbata, 11:30-13:30 / 17:00-20:00

Igandea, 11:00-14:00