Armagintza eskolaren funtsa katalogatzen Portalean

Submitted by ereiten on

Eibarreko liburutegian uda hasieratik hona aritu gara lanean Portalea eraikinean, lehengo arma fabrika zaharrean berreraikitako kultura-etxe laberintiko honetan. Bertan Armeria Eskolako XX. mendeko liburutegiko funtsa katalogatzen ari gara. Azken dokumentuekin gabiltza jada, amaitzear dugun lantxo honetan. Hauek batez ere ingeniaritza munduko testu-liburu, aldizkari eta katalogoak dira.

Liburutegiak Eibar

Gipuzkoako itsasaldea artean

Submitted by ereiten on

Ereitenek Donostiako Untzi Museoan ireki berri den Gipuzkoako itsasaldea artean erakusketan kolaboratzaile gisa lan egingo du.

Ekainaren 29a arte zabalik egongo den erakusketan honetan gipuzkoako kosta ikus daiteke hainbat olio pintura, akuarela, grabatu eta litografien hautatuen bidez.

Udazkeneko lehen Harria Hitz bisita gidatua

Submitted by ereiten on

HARRIA HITZ bisitaren udazkeneko egutegia prest dugu dagoeneko, eta urriaren 20an izango duzue ibilbidea egiteko lehen aukera. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.  

Poesia italiarraren artista-liburu aurkezpena azaroaren 21ean

Submitted by ereiten on
Artista-liburu bat sortu dute Damaris Pan artista eta EHUko pintura irakasleak eta Iñigo Astiz idazleak Sandro Penna poeta italiarraren testuak euskarara ekarriz eta haren unibertso poetikoa margolan bilakatuz.

Zeroren 'Armadiloaren igarkizuna'

Submitted by ereiten on
Zerocalcare Armadiloaren igarkizuna Koldo Izagirrek euskaratua 140 orrialde Farmazia Beltza, 2021 15 € ISBN 978-84-123140-0-7     Euskarara orain ekarri dugun Zerocalcareren komikia haren lehen lan luzea izan zen.

Gure Sailkapen Koadro Funtzionala artxiboetarako

Submitted by ereiten on
Urteen poderioz Ereiten-eko kideok garatu sailkapen kuadro funtzioala duzu honako hau. Urteotan ikasitakoa jasotzen du. Orain, ezagutza hau partekatzeko moduan dagoela uste dugu. Han eta hemen, hau eta beste osatzen segitzen badugu ere, erabilgarri dago. Edozeinek erabiltzeko moduan. Bai eta edozeinek osatu, zuzendu… ikasten jarraituko dugu eta modu kolaboratiboan elkarrekin ikasi eta osatuko dugu are gehiago. 600dik gora etiketa dauzka eta beraz pdf formatuan prestatu dugu edonork deskargatu eta erabiltzeko moduan.

Urkatzeak XVII. mende hasierako Villabonan

Submitted by ereiten on

Image removed.Artxiboko dokumentaziorik zaharrenak herriari buruzko hainbat eta hainbat berri bitxiren eta arlo ezberdinen inguruko berriak aditzera ematen dizkigu. Izan ere, udal kontuek, udalbatzak zituen gastu ugari islatzeaz gain, hauen zergatia adierazten du.