Iputza eta Gipuzkoa: Elena Barrenari gorazarre

Submitted by ereiten on

Iputza eta Gipuzkoa: mila urteko historia. Elena Barrena Osorori gorazarre. #G1025 eta #GI35

Laster 1000 urte beteko ditu Gipuzkoak. Edo, hobeki esanda, hari buruz ezagutzen dugun lehen aipamen historikoak.

Elena Barrena Osororen tesiak ere urteurrena du aurten: 35 egingo ditu. Tesi horretan Iputzaren esanahia jorratu eta ulergarri bihurtu zuen Barrenak, eta Gipuzkoa deitzen dugun izaki politikoaren izaera, izanak eta osagaiak ere xehatu zituen.

Hain zuzen ere, bi ideia horiei baina batez ere bigarrenari eskainia da hemen aurkezten ari garen ekimena.

Bloga Elena_Barrena #G1025 #GI35

Errenteria a inicios de la Edad Moderna (1495-1544)

Submitted by ereiten on

Iago Irixoa lankideak David Martinekin batera Errenteriako Udalak bi urtetik behin ematen duen “Koldo Mitxelena” Ikerketa Bekaren 10. deialdia 2010ean eskuratu zuen eta 2012ko abenduan argitara eman da Errenteria a inicios de la Edad Moderna (1495-1544) izenburupean.

Ereitenen lehenengo bideoa

Submitted by ereiten on

Aurten Ereitenen egiten ditugun lan prozesu anitzei buruzko informazioa testu eta irudi bidez jaso eta zabaltzeaz gain, bideo formatuan ere emango dugu. Prozesu hauetako bat erakusketa izan ohi da. Erakusketak landu, muntatu eta bertako bisitak zein tailerrak antolatzen burututako lanak burutzen ditugu.

Harria Hitz bisita eta serigrafia tailerra

Submitted by ereiten on

Udako egun hauetan zerbait desberdina egiteko gogoz? Zatoz HARRIA HITZ bisitara uztailaren 13an. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, egun-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eta, arratsaldean Usoa Zumetarekin familientzat serigrafia tailerra eskainiko baititugu Usurbilen.

Harria Hitz bisita irailaren 26an

Submitted by ereiten on
HARRIA HITZ bisita gidatu berri baten proposamena duzue honakoa. Udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat, laster izango duzue berri gehiago. Larunbat honetan, goizeko 11:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu Usurbilen. Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal arte eta sorkuntzarekin. konpromezua beti izan da senda.

Lekuona Fabrikako mediazio lanak

Submitted by ereiten on
Errenteriako Lekuona Fabrikan gabiltza 2021eko azaroaz geroztik kultura mediazio lanak burutzen. Kultura mediazioa lana, hitz gutxitan, Errenteriako Lekuona Fabrika eta orokorrean, kultura alorretik sortzen diren ekitaldi, egitasmo edo sorkuntza lanak herriko eragile, elkarte eta herritarrei zabaldu eta hauekin loturak sortzean datza.

2025eko soldaten berrikuspena

Submitted by ereiten on

Gure lan hitzarmena dugu oinarri eguneroko kudeaketan, enpresa eta langileen arteko harremanak saretu eta egonkortu asmoz.

Bide horren jarraipena da 2025eko soldata taulen berrikuspena ere.

Hemen duzue GAOn argitaratutakoa.