Armagintzaren museoa

Submitted by ereiten on

Urte berriarekin lehen erronka berria. Eibarreko Armagintzaren Museoan arituko gara datozen bi urteotan.

Une egokian iritsi zaigun aukera. Lan talde egokia eta jatorra topatu dugu bertan. Hortaz, lan taldeari batu eta dugun guztia emango dugu hobetzen laguntzeko.


Trintxerpe ezezaguna: arkitektura modernoaren erakusgarri (bisita gidatua)

Submitted by ereiten on

Kontrakoa ematen badu ere, gizakiaren eskuhartzearen ondorioa da gertu duguna. Berde zein grisa. Alabaina, inguratzen gaituena nekez jotzen dugu paisaiatzat. Are gutxiago, paisaia hirikoa baldin bada, Gipuzkoan, hiri-paisaia etxeak baino gehiago da. Gure gizartearen oinarrian dagoen funtsezko osagarria dugu hura. Egunero ikusteagatik gutxitan eta gutxi baloratzen duguna, arkitektura modernoaren historia kontatzen badu ere. Trintxerpen bezala.

Harria Hitz bisiten jarraipena

Submitted by ereiten on

Usurbilen jarraitzen dugu Harria Hitz bisita gidatuak antolatzen. Bai modu irekian izenemate bidez edo baita taldeentzako nahi duten egun eta orduetan ere. Aste honetan horrelako bisita bat egokituko dugu UEMAko gazteentzat.


Hitzarmen kolektiboaren lehen urratsak

Submitted by ereiten on
Logika kapitalista, gure egunerokoa goitik behera gidatzen duen bat eta bakarra, kaleko pertsona xumeenetik gutako bakoitzaren eskubide eta ongizateaz arduratzen direla dioten erakunde publikoetaraino. Eskubideak. Ongizatea. Ahoa betetzen duten hitzak poltsikora begiratu bitartean noski, nola bestela? Artxibo, liburutegi eta museoetan mugitzen gara ereitendarrak, nahiz eta bestelako zenbait txangurrotan aurkitzea arraroa ez izan. Gure lan mundu txiki honetako baso zakar eta ilunetan urte dezente daramatza Ereitenek argi pixka baten bila. Arautu gabeko iluntasunean argiaren bila.

Saguzulo haurren irakurle taldea: letren artean Getaria goxatuz

Submitted by ereiten on
Aurreko berrietan azaldu genizuen bezala, aurtengo ikasturtearekin batera Saguzulo haurren irakurkle taldea martxan jarri dugu Uxue Alberdi idazleak, Getariako Liburutegiko Andoni Olaetxea liburuzainak eta Getariako Udalak. Irakurzaletasuna eta hausnarketarako gaitasuna lantzeko espazio bat ez ezik, gozatzeko eta elkar ezagutzeko gune bat izango da Saguzulo. Irailaren 16an itxi genuen izen ematea eta plaza kopurua ia bere osotasunean bete da, 13 lagunek parte hartuko dute aurtengo edizioan.

Kaderazar: frantsez ttippiaren abentura eta malura gehiago

Submitted by ereiten on
Image removed.

Mugerren jaio zela bagenekien. Orain arte hori 1772. urtean gertatu zela uste genuen. Zalantza dugu, baina, ez ote zen 1769ean izan. Urte batean ala bestean, bere bizitza ez zen asko aldatuko. Ogibidea zapatugilea ala zapatu saltzailea zuen. Zapaterillo francés deitzen zioten ere Pedro Kaderazar jaiotzez zen Frantses ttippiari.

Haurtzaroa eta hezkuntza Villabonan

Submitted by ereiten on

Image removed.Ongi dakigu, bai. Hezkuntza edozein gizarteren euskarri nagusienetako bat da. Hezkuntzarik gabeko herria, atzera doan herria da. Hezkuntza abiapuntua da, baita haurren garapenean ere.