Eburniko kattana 3.4 Fisika - Elkargoak

Submitted by ereiten on

Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra probintziak historian zehar eman duen erakunde gorenetakoa izan da. Elkargo komertzial klasikoak baino beranduago osatzen bada ere, urte askoz etekin ekonomiko asko sortu zuen bere inbertsoreentzat. Sortzaileen artean, Gipuzkoako eta Nafarroa atlantikoaren ohiko abizen patrizioak topatuko ditugu.

Zorionak, Ernesto! eta bejondeizula!

Submitted by ereiten on

Aurreko azaroaren 25 eta 26an, Gasteizen EHUk duen Letra Fakultatean, unibertsitate arteko Arca Comunis sariak kongresu bat antolatu zuen, Gerra eta ekonomia ardatz hartuta. Aditu desberdinen eskutik, ekarpen interesgarriak izan ziren. Ekitaldiak, ordea, bazuen helburu sentiberago bat ere. Sare horren partaide izandako Ernesto Garcia Fernandez katedradunari omenaldia egitea, hain zuzen ere, bere erretiro akademikoa zela eta; hau da, gure tesi-zuzendari izandakoari.

Eureka! Zientzia Museoan jarraituko dugu

Submitted by ereiten on
Eureka! Zientzia Museoaren atelier eta bisita gidatuen ardura izango dugu laugarren urtez jarraian. Kulturaren hedapena oina duen egitasmoa garrantzitsu honen zati izatea handia da guretzat eta urte hauetan zehar garatu dugun lanari esker eskuratu dugu aukera hau.

Gure blog-a badabil!

Submitted by ereiten on

David Zapirain, Amagoia Pia eta Iago Irixoa izan dira gure bloga handitzearen azken arduradunak.

Falta zen erakusketa

Submitted by ereiten on

Emakume artisten txanda da. Kubo Kutxa aretoak ekainaren 19an emakumeen obrekin osatutako erakusketa berria zabalduko du. Batzuk oso ezagunak dira eta beste batzuk aurkikuntza interesgarriak izango dira. Proposamen baikoitza pertsonala eta bakarra da.

Erakusketaren komisarioak bi emakume dira. Ezin beste modu batera izan. Eta emakumeak ere izango dira arretaz eta bisita gidatuez arduratuko direnak: Larraitz Arretxea eta Maite Caballero ilustratzailea.

Harria Hitz bisita organo zikloarekin batera

Submitted by ereiten on

Historia, artea, gastronomia eta musika uztartuko dituen proposamen batekin gatoz gaurkoan, abuztuaren 5ean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.

Larrotxene bideo

Submitted by ereiten on
Ikasturte honetan ere Larrotxene Bideok bere ateak ireki berri ditu hogeita hamabigarren aldiz. 1987. urtean Larrotxene Kultur Etxeak hasi zuen bere ibilbidea eta milaka dira bertan antolatzen diren ikastaro eta ekitaldietan parte hartu izan duten ikasleak.

'Komikia generoka' erakusketa Koldo Mitxelena liburutegian

Submitted by ereiten on
Gipuzkoako Aldundiaren Koldo Mitxelena Liburutegian (Donostian) Komikiguneak prestatutako erakusketa berri bat dago ikusgai. Bertan ‘Komikia generoka’ izenburupean, komiki zahar zein berrienen artean, generoka sailkatutako atal batzuk daude erakus-mahaietan ezarrita. Hauxe da erakusketaren haria: Komikiak irudia oinarri duten kontakizunak dira. Zineman, literaturan edo beste medio batzuetan gertatzen den bezala, generoka ere sailka daitezke komikiak.