Hispanidad Hispanidadea bihurtuta
Gizarte modernokoak ginen, erreferente berriak sortu, ikur foralak arbuiatu hispanidadearen moldea apurtu zutenetakoak, alegia.
Orduko pentsalari asko, gizonak, poetak ziren. Filosofoek ere jende arruntak ulertzeko moduan kontatzen zuten kontatu beharrekoa.
Aresti aspertzen zen.
Azurmendik 1968an libertadea eta ikono horiek kontrakoak zirela zioen (Olerti aldizkarian. Hitz berdeak liburuan, berriz, 1971an zentsuratu. Atzeratu zen manifestua Susak Hitz berdeak liburuan publikatu nahi izan zuan, baina zentsuratu egin ziotean beste zenbait poema bezala. Gero Susak publikatu zuen Manifestu Atzeratua.
Izagirrek aldarrikatu zuen hori guztia.
Laboak pista txiki bat ere eman zuen, Brechten eskutik.
Eta Aranbarrik argiki azaldu zuen 2016an (Txanton Garrote agertokitik jetsi zen egunean)
Modernoak ginen, bai. Orain, berriz, errekreazionismo historikoa loratzen dugu, sinisten dugu, aldarrikatzen dugu. Etorkizuna horri kateatzen diogu. Eta nazio mailako eztabaida bihurtzen dugu iruzurgileen negozien defentsan. Neoforalismoaren garaian.
*Irudiaren jatorria: Wikimedia