LUMINESZENTEAK: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak ikusarazteko 63 historia
- ‘LUMINESZENTEAK. Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait’ liburu eta erakusketa homonimoak diskurtso nagusietan oihartzunik eta lekurik ez duten emakumeen testigantzak nahiz argazkiak biltzen ditu.
- Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariak eta Irantzu Pastor Ordoki argazkilariak maiz erregistrorik, neurketarik eta izenik ere ez duten bortxetan ipini dute arreta.
- Liburua 2018 eta 2021 bitarte Palestinan, Indian, Lakota Nazioan eta Euskal Herrian elkarrizketatutako 63 emakumeren bizitza-historiek eta erretratuek osatzen dute; Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik ikusi du argia.
- Erakusketak izen bereko liburua du oinarri, testu- zein irudi-narrazioa uztartzen ditu, eta Kultura Communication y Desarrollo GGKEk antolatzen duen Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 13. edizioarekin batera aurkeztuko dute. Erakusketak Bilbon bertan egingo du aurreneko geldialdia: urriaren 9tik 26ra bitarte, Zabalguneko Eraikinean.
- Aurkezpen prentsaurrekorako deialdia:
EGUNA: 2021eko urriaren 13a
LEKUA: Bilboko Zabalguneko Eraikineko areto nagusia
ORDUA: 11:30ean