"Post-it"en erabilera

Submitted by iab on

Artxibistikaren esparruan, post-ita dokumentuak antolatzeko, identifikatzeko, sailkatzeko eta deskribatzeko prozesuetan erabiltzen den baliabide osagarria da. Bere erabilera oso praktikoa izan daiteke behin-behineko lan-testuinguruetan; esaterako, dokumentuak, karpetak edo kaxak identifikatzerako orduan; gorabeherak edo egiaztatu beharreko gaiak adierazteko; dokumentazioa ordenatzen laguntzeko; edo txertatu beharreko informazioa nabarmentzeko.

Artxiboak Mendigorria

Berrerabilerak Mendigorriako artxiboan

Submitted by iab on

Azken hamarkadatan berrerabiltzea eta birziklatzea gure ingurunearen leloetako bat bihurtu dira. Gure kulturan errotu dira eta oso gutxi dira inolako saiakerarik egiten ez dutenak. Edukiontziak gero eta kolore gehiagokoak dira eta herri guztiek dute garbigune bat mota guztietako hondakinak modu bereiztuan jasotzen dituenak.

Artxiboak Mendigorria

1932ko jaiak Mendigorrian

Submitted by iab on

Abuztua iristearekin batera, Mendigorria  jaiak ospatzeko prestatzen ari da. Urtero bezala, jaietako ekitaldi esanguratsuenetakoa herriko plazan egiten den zezen-festa dugu. Ospakizun horiek hurbil daudela baliatuz, artxiboa atontzen ari garen Ereiteneko lankideon artean jakin-mina piztu da: zer-nolako erreferentzia dokumentalak aurki daitezke Mendigorriako Udal Artxiboan, herriko jaiekin eta, bereziki, zezen-festekin lotuta?

Artxiboak

Irakurketa Errazaren garrantzia

Submitted by iab on
ALDEEk antolatuta maiatzean Irakurketa errazaren inguruko ikastaro batean izan ginen. Bertan Nerea Aizpurua irakasleari esker hobeto ezagutu dugu proiektu hau. Proiektua azken urteetan indarra hartzen ari da irakurtzean dauden zailtasunak begi bistan daude eta. Liburutegiak Hondarribia

Antzerki tailerra Getarian

Submitted by iab on

Ostegunean martxoak 12 antzerki tailerreko 2. saioa ospatuko da Getariako liburutegian.

HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO ANTZERKI TAILERRA
Maite Aizpurua, Infinitudrama-ren eskutik.

Arte eszenikoetako (dantza, antzerkia, kontalaritza...) jolasen bitartez lagunartean dibertitu eta sortzeko espazioa, eta, bide batez, gorputz adierazpena aberastu, zentzumenak eta emozioak esploratu edota norbanako eta talde bezala harremanak sendotzeko aukera emango duen saio aparta.

Liburutegiak Getaria