Submitted by iab on
Getaria_tailerra_origami Getaria_tailerra_Kamishibai

Urrian bi tailer antolatu ditugu Getariako liburutegian eta hemendik gonbitea luzatu nahi dizuegu parte hartzeko.

KAMISHIBAI
Kamishibaia istorioak kontatzeko modu bat da eta Japoniako tenplu budistetan sortu zen XII. mendean. Tenpluotan, monjeek emakia (testua eta irudia konbinatzen duen pergaminoa) erabiltzen zuten istorioak eta irakaskuntza morala konbinatzeko. Herri teknika hau 1930. urte inguruan berragertu zen eta gaur eguneraino iraun du. Teknika hau ezagutu nahi baduzu, hurbildu liburutegira urriaren 15ean, arratsaldeko 17:30tan.

ORIGAMI
Origamia ere Japoniako arte mota bat da, paper karratu batetik abiatuta, tolesturak eginez eskultura txikiak egitean datza. Rafa Rodrigok emango digu arte mota honen inguruko tailerra Getariako liburutegian, urriaren 20an 17:00etan.

Getaria Liburutegiak