Zaharrak berri

Submitted by ereiten on

Euskal sorgortasunaren adiera nagusiena ematen duen esaera zaharrak bizitasuna eta etengabeko mugimendua estaltzen du. Ez soilik iraupena. Mugimendua.

Mary Shelley. 200 urte zatiak josten

Submitted by ereiten on
Bizitza gorabeheratsua izan zuen Mary Shelleyk (Londres, Ingalaterra, 1797-1851). Haren ama (Mary Wollstonecraft), feminismoaren aitzindarietako bat, Mary jaiotzean hil zen. Aita (William Godwin), berriz, filosofo erradikal ospetsua izan zen, alabarekiko maitasun handirik erakutsi ez zuena. Mary gazte bakartia izan zen, oso irakurzalea. 1814an, Percy Bysshe Shelley poeta erromantikoa ezagutu, eta, hura ezkonduta egon arren, elkarrekin ihes egin zuten. Bikoteak, Lord Byronekin igaro zuen 1816ko uda.

Historia zertarako?

Submitted by ereiten on

Galdera hori askotan egin digute. Batzuetan espresuki; bestetan hitzik esan gabe, errukiz begiratuz. Azken hilabeteotan lanerako Historian lizentziadunak bilatzen ari garela ez dizuegu hemen kontatuko; (lan eskaintzak izan arren). “Historia zertarako?” galderaren inguruko hainbat burutazio aipatuko dizkizuegu.

Erakusketa barnetik

Submitted by ereiten on

Erakusketak antolatu eta koordinatzen ditugunontzat, erakusketa ziklo bat, bizitzan bezalaxe, emozioz betetako zikloa izan ohi da. Erakusketa bakoitza, bizitza bakoitza bezala, ezberdina da. Pertsona ezberdinak inplikatzen ditu, helburu anitzak jarraitzen ditu, baina besteekin konpartituz, bapatekotasuna aintzat hartuz, puntu dramatikoak landuz, sorpresak, sentimenduak eta pentsamenduak sortzen ditu bere baitan. Prestatu, zaindu, eta amaitzean, erakusketa jaso eta dolua ere egiten dugu tokatzen denean.

Eta berreraikitakoa “San Juan” baleontzia ez balitz? Datu berriak Simancaseko Artxibo Nagusiko agiri argitaragabekoen ondotik

Submitted by ereiten on

Egun, Kanadako Labrador aldean 1565ean hondoratu zen “San Juan” naoak oihartzun handia lortu du. Lehenengo pausoak Selma Huxleyk eman zituen. Ikertzaile honek itsasontziaren berri izan zuen dokumentazioan, baita bere hondoratzearena ere, Buttes delako portuan gertatutakoa, egun Red Bay izenekoarekin identifikatu den horretan.

Artxiboak Simancaseko Artxibo Nagusia San_Joan_Naoa

IX. Enpleguaren astea

Submitted by ereiten on
Ereitenek ekainaren 7an FICOBAn ospatuko den IX. Enpleaguaren astean parte hartuko du. Urtero izan ohi den moduan Bidasoa Bizirik garapen agentziak antolatu du.

Hormek diote

Submitted by ereiten on

DSS2016 programa barruan Hormek diote proiektuan parte hartuko dugu.

Hormek diote arte eta teknologia bidezko interakzioa batzen dituen esku-hartzea da. Bost hormatan, Donostian, Pasaian eta Errenterian.

Komiki berrien aurkezpenak

Submitted by ereiten on

Udazkenean beti izaten da liburuak argitaratzeko une berezia, eta aurten ere komikigintzan hori nabarituko da. Hilabete honetan bi komiki berriren aurkezpena ospatzen ari gara Komikigunean.


Haur besoetakoa: Paristik datorren artista