Simancaseko Artxibo Nagusiko altxorrak: San Joan naoaren neurketa espedientea

Submitted by ereiten on

Laburpena: Oraingo lerroek, Ternuan, 1565 urtean hondoratutako San Joan baleontziaren ezagutzan sakontzen jarraitu nahi dute. Ezezagunak ziren Simancaseko Artxibo Nagusiko bi testuren ondotik egindako hausnarketa txiki baten ildoari eusten diote, baina helburu xumeago batekin: dokumentu horien transkribaketa plazaratzea. Alde batetik, itsasontziaren neurketa dugu, 1563an egindakoa. Bestetik, 1567an hartutako lekukotzak daude.

Artxiboak San_Joan_Naoa Simancas

Martxoak 8

Submitted by ereiten on

Martxoak 8 dela eta, ikusi, landu eta zabaldu nahi ditugun ideia batzuk jaso ditugu.

 

Hormek Diote, bisitak

Submitted by ereiten on

Hormak Mural. Muralak Antena.

Hormak ez daude ixilik, mezua emititzen dute. Entzuten al dugu? Ulertzen al dugu? Antena findu behar da, diala astindu eta bolumena igo.

Horretarako, zer hobe bisita lagunduta eta lagunen artean egitea baino?

Hala egingo dugu hilaren 18an, larunbatarekin.

Hondamuinean

Submitted by ereiten on

LABETIK ATERA BERRIA, Farmazia Beltzaren botika berria.


Nere bidea: galdetzea. Beti galdetzen nabil, zaramaren erdian. Hemendik nola ateratu... Izan ere, hondoa jo arren, gure lagunak ez daude hondoratuak, ez behintzat guztiz desagertu arte. Txangurro egina dauela, alegia; baina hondamuinean ere berdelurdinak ez direla gogoratzeko indarrak bildu beharko dituzte. Amamaren tutuluak!

Udal artxiboetan ere lanean

Submitted by ereiten on
Azken bi hilabete hauetan gure herrietako artxiboak itxita egon diren arren, lanak ez dira eten. Etxean lanean jarraitu dugu. Pandemia garaietan ere Udalak ezin dira gelditu. Lanean jarraitu dute, hauek ere beren mugekin noski. Baina, horrelako gertakizunetan Udalen lehentasunak eta prozesuak guztiz aldatzen dira. Batetik, gertatzen ari dena dokumentatu behar da. Nola jakingo da bestela etorkizunean herriak nola egin zion aurre honelako kontu bati? Zergatik hartu zen erabaki bat edo beste?

Azaroak 25, tximeleta moreak Hondarribiko eta Getariako liburutegietan

Submitted by ereiten on
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, tximeleta more eraldatzaileak ekarri nahi izan ditugu Hondarribiako eta Getariako Udal Liburutegietara. Tximeleta hauek sortzeko proiektua Itziar Prats eta Isabel Gallardok hasi zuten 2018an. Urte horretan indarkeria matxistak Itziar Prats eta bere bi alaben bizitzak guztiz zeharkatu eta suntsitu zituen.

Adimen Artifiziala eta ChatGPT

Submitted by ereiten on
Ereiteneko liburuzain batzuk izan gara Liburutegien eguna dela eta Donostian KMKk, Tabakalerak eta Donostiako Liburutegiek elkarlanean antolatu duten ekimenean. Bertan Daniel Torres Salinas eta Wenceslao Arroyo Machadoren gidaritzapean, ChatGPT eta antzeko beste tresna batzuen erabilgarritasuna zein den, nola erabili ditzakegun eta zertarako erabili daitezkeen probatzen aritu gara.

Adimen Artifiziala (IA) aintzat hartuta jardun dugu. Aldi berean, presente izanda, liburutegien papera zein izan behar duen gainera datorkigun iraultza honetan: