Eusko Nekazarien Bazkuna

Submitted by ereiten on

Image removed.Nekazarien eta euskal abertzaletasunaren arteko erlazioa asko ikertu gabeko gaia den arren, ezin uka daiteke estu lotuta egon direla azken mende eta erdian, Sabino Aranaren garaitik aurrera alegia. Dena den, XIX. mende amaierako eta XX.

Erregistro Zibilaren sorrera

Submitted by ereiten on
Egun ez dago Erregistro Zibil publikorik gabeko udaletxerik, ez luke egon beharko behintzat. Ezinbesteko estatistika tresna bilakatu den hau orain dela mende eta erdi inguru hasi zen espainiar lurraldeko udaletxeetan zehar zabaltzen, ordura arte soilik parrokietan jasotzen baitzen aztergai daukagun Erregistro Zibilak biltzen duen antzeko informazioa. Parrokia hauetan demografikoki azpimarragarriak ziren gertaerak jasotzen zituzten (jaiotzak, ezkontzak, heriotzak, . .

Tropa frantsesak hornitzen

Submitted by ereiten on
Adunako artxibotik azaroan aurkeztuko dugun dokumentua, galtzeko zorian egon den testu bat da. Azken hilabeteetan behin baino gehiagotan esan dugu udalerri honetako dokumentazio historiko gehiena ez dela bertan gordetzen, baizik eta Donostian dagoela eta Adunak original horien fotokopiak dituela. Oraingo hau ordea, 1809 urtean idatzi zen gutun original bat dugu eta pilatuta agertu zen paper sorta baten artean. Urte honetan Adunako Udalak esfortzu garrantzitsu bat egin du artxiboaren egoera hobetzeko.

Eburniko kattana 2.1 Otso-harria - Errege bidea

Submitted by ereiten on

Orain dela 25 bat urte, Gipuzkoako komunikabideak historiatzeak berrikuntza handia ekarri zion gure Historiari. (Elena Barrenaren zuzendaritza pean: Gipuzkoako Komunikabideen Historia. 4. alea. Gipuzkoako Aldundia.)

Elikaduran murgilduz: mokaduak eta oturuntzak

Submitted by ereiten on

Mendebaldeko gizartearen osasunaren inguruan egun dauden arazoak ez dira gutxi. Horietako hainbatek eta hainbatek elikadurarekin zerikusia dute, garai bateko ohiturak, errezetak eta produktuak geroz eta gehiago baztertzea faktoreetako bat delarik; azkeneko urteetan albo batera geratzen ari direnak suspertzeko etengabeko lanak egiten ari dira. Bestalde, gure herriaren identitatearen ustezko oinarri moduan sukaldaritzak eskuratu duen protagonismoa oso argia da, ia folklore arruntean edota sasizientifikotasun batean erori delarik.

Oria ibaiaren poluzioaren aztarnak Villabonako artxiboan

Submitted by ereiten on

Poluzioa eta honek klima-aldaketarekin duen lotura gaurkotasun handia duen gaia da: hedabideek aldi oro jakinarazten dizkigute enpresek hartutako neurriak haien jardueraren ondoriozko kutsadura murrizteko. Uraren poluzioa aipatzen denean, ezinezkoa da Oria ibaian ez pentsatzea. Horregatik, gaurkoan Villabonako ondare industrialarekin gatoz berriro.

Artxiboak Villabona

Ereiten berriro Aquariumean

Submitted by ereiten on

Ikasturte honetan ere Donostiako Aquariumean Ereiteneko gidak arituko dira lanean bisita gidatuak eta umeentzako tailerrak egiten.

Iaz bezala aurten ere berdin gozatzea espero dugu!