Gure blog-a badabil!

Submitted by ereiten on

David Zapirain, Amagoia Pia eta Iago Irixoa izan dira gure bloga handitzearen azken arduradunak.

Haatik eta #HormekDiote

Submitted by ereiten on

#HormekDioteOnStage prestatu bitartean, Haatik-eko kideek modu ezin hobea laburtu dute proiektuaren jatorriaren nondik nora. Orain, oholtzaren gainean,  2016an zehar zatika aurreratu zutena gorpuztu dute. Alabaina, hau ez da errepikapen bat. Hau saio berria da. Izaera propioa duena. Haatik-ek bi gauza lortzen du emanaldi honetan. Lehenik eta behin antzoki batean kalean dauden bost hormatzar sartzea. Benetan, hormak bertan daude! Bigarrenik, dantza ariketa bikaina osatu dute.

TRANSports erakusketa Tolosan

Submitted by ereiten on

Gipuzkoa, Nafarroa, Huesca eta Pirinio Atlantikoetako artxiboen arteko elkarlanari esker, maiatzaren 23tik aurrera, TRANSports erakusketa ikusgai egongo da Tolosan, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean.

 

Harria Hitz bisita uztailaren 25ean

Submitted by ereiten on
HARRIA HITZ bisita gidatuekin hementxe gaude bueltan. Uda eta udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat. Gure aurtengo lehenengo bisita burutuko dugu uztailaren 25ean. Bisita betiko lez Usurbilen izango da goizeko 11:00etatik aurrera. Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal arte eta sorkuntzarekin bat egiten du eta konpromezua beti izan da senda.

Martxoak 17: komikiaren eguna

Submitted by ereiten on
Koldo Mitxelena liburutegiaren web orrirako sortutako berria da honakoa. Martxoaren 17an komikiaren eguna izendatu eta lehen aldiz egun hau ospatuko den honetan jarritako azalpena, eguna aitzakia gisa hartuta. Hemen ikusi dezakezue jatorrizkoa. Aurten ospatuko da lehen aldiz komikiaren eguna martxoaren 17an. Egun honetakoa da TBO astekariaren lehen alea, 1917 urtekoa hain zuzen.

Argentinatik arbasoen bila

Submitted by ereiten on

Image removed.Artxiboan gertatzen diren kontuak artxiboan bertan geratzen dira beti. Baina badira batzuk beren xarma berezia dutenak eta kontatuak izatea merezi dutenak. Horrelakoa da duela pare bat egun Asteasuko artxiboan gertatutakoa.

Korsikera baino ez zekiten horiek 'morts pour la patrie'

Submitted by ereiten on

Image removed.Heroia izatetik psikopata izatera; gizakia eta animalia; sentimenduak kupidarik gabeko egoeran.

Giro gordin eta bortitzean murgildutako pertsonak ditugu protagonista: jende xumea gerrara eramana (edo joana). Bizitza normala duten pertsonak, heroi ala borrero bihurtuta. Hil ala bizi da aukera. Askotan aukeratzen ez dena.

Duela mende erdiko Salbatore jai haiek...(1)

Submitted by ereiten on

Image removed.Ederki gogoratzen ditut jai egun haiek, hura zen hura festa giroa gure lagunartekoa. Salbatore jaietan ohitura zen bezela herriko kale eta balkoiak gogoz apainduak agertzen ziren nolanahiko egunak ez zirela jakinaraziz.