Eburniko kattana 1.5 Sua - Ohiturak

Submitted by ereiten on

Ebuniko kattanaren lehen zatia Bergaran gertatzea ez da kasualitate hutsa, kausalitatea baizik. Ez da, noski, bakarra izango, baina Euskal Herriko Historia azaltzeko toki bikaina da.

Oiartzungo populazio eta biztanleriara hurbilketa

Submitted by ereiten on

Antzin Erregimeneko demografiara hurbilketa bat egitea ez da lan samurra, garai hartan ez baitziren biztanleriaren inguruko azterketak egiten, ez gaur egungo moduan behintzat. Euskal populazioaren inguruko lehenengo ikerketa demografikoa aurkitzeko 1805 urtera joan behar gara, eta itsas armadako kapitain eta Historiaren Errege Akademiaren zuzendari izandako Jose Vargas Ponceren (1770-1821) eskutik datorkigu; bigarrena Paskual Madoz (1806-1870) politikari nafarrak egin zuen, 1843.urtean.

'Baleak ikusi ditut' komikiaren aurkezpena

Submitted by ereiten on

Javier de Isusiren ‘Baleak ikusi ditut’ komikiaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.

Javier de Isusik Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkadak islatzen ditu. Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia...

Pasaiako portzelana: liburua & erakusketa

Submitted by ereiten on

Aste honetan Pasaiako protzelana lantegiaren inguruko bi jarduera burutuko dira. Bata, liburuaren aurkezpena ekainaren 1ean eta bestea, erakusketaren irekiera ekainaren 3an.

Pasaiako portzelana lantegia Baignol anaiek sortu zuten, 1851ean. Étienne Baignolen bilobak ziren, Limogeseko lantegiaren sortzailearenak. Pasaiako lantegia 1915 urtera arte izan zen martxan, pertsona desberdinen ardurapean.

2018ko ondare jardunaldiak

Submitted by ereiten on

Hainbat herritako ondare jardunaldietan parte hartu du aurten Ereitenek. Besteak beste, Zumaian eta Oreretan


Zumaia EMEz: emakumeen pausoz pauso ibilbidea

Komikigunean ere lanean

Submitted by ereiten on
Fisikoki ez bagaude ere, hementxe jarraitzen dugu. Bi lan esparru nagusi ari gara jorratzen itxialdi egoeran. Alde batetik katalogoa, eta bertan egindakoak errepasatu, zuzendu, azalpenak erantsi, eta erregistroak osatzen dihardugu. Ikusi ez arren, edo katalogazio berririk egin ez arren, sekulako errepasoa ematen ari gatzaizkio komikien bilduma osoari. Are gehiago, errepaso honen karietara, bildumaren ikuspegi orokorrago bat osatzen ari gara.