Submitted by iab on
baztan_sanfrantzisko

Artxiboetan agertzen diren euskarazko testuak beti dira deigarriak. Horien kopurua urria bada ere, idatzizko testu horiek galdutako kopuru handiago baten lagina dira; idatzizko euskarak gure arbasoen egunerokotasunean tokia zutela gogorarazten digute.

Baztango Larrakaitz jauregian agertu dira ondoko bi testu hauek. Biak ala biak erlijioaren esparruko testuak dira. Nonbait, nork bere sinesmenak ama hizkuntzan garatzea ezinbestekoa zen.

Lehena, luzeena, Astete aitaren dotrinaren itzulpena da. Osoa ez dagoela ematen du, baina dotrina horren zatirik esanguratsuenak argi eta garbi daude identifikatuta. Dotrina horretan galde-erantzunak erabiltzen dira, sinestunak bere gogoetak egin ditzan eta bere sinesmena indartu ditzan. Hala nola, esku izkribu horretan agertzen dira: kredoa, aitaguria, mandamenduak, sakramenduak, aitortza, bekatu kapitalak, gorputzaren sentiduak, eta abar.

Dotrina ikasteko modu hau euskal baserrietan arrunta zela diosku Orreaga Ibarra Murillok (2014)1. Berak Leitzan agertu ale bat aztertzen du; idazkian nongoa eta Baztango euskararen aztarnak topatzen ditu gainera!

Beraz, Baztango udal artxiboan orain agertu dena ale isolatua ez zela ematen du.

Bigarrenari dagokionez, Frantzisko Xabierkoari gorazarre egiteko testua da: “San Francisco Jabier Indietaco apostuluaren gozuak”, alegia. Agiri honi buruz, Baztango udal artxiboan dagoen agiri berari buruz, Jose Maria Satrustegik jardun zuen 1985ean2.

Agirian bertan gozu hauen jabea agertzen da, Juan Bautista Arretxea, hain zuzen ere.

Idazki hauen letra tipoak XIX. mendearen hasierakoa ematen du. Garai horretan, 1823an, iritsi zen Sunbillako Juan Bautista Arretxea Filipinetara, Pangasinga-ko Lingayen herrian ontziola bat abiatu zuen. Jon Bilbaoren lana aipatuz, han kokatzen du3.

Hain zuzen ere, Filipinetan segitzen dute Xabierkoari gozuak abesten, bai eta bere egunean, gaurkoan, abestu ere. Euskararen nazioarteko egunean, hain justu.

https://www.youtube.com/watch?v=KATVlNbOF4M


 

David Zapirain Karrika
-----------

1Orrega IBARRA MURILLO: “Euskaraz idatziriko Asteteren dotrina bat”. Huarte de San Juan, Filología y Didáctica de la lengua. (14; 2014). https://academica-e.unavarra.es/server/api/core/bitstreams/343e2645-839a-4a85-9915-d3fd2c49f587/content (2025eko azaroaren 25ean kontsultatua).

2Jose Maria SATRUSTEGI: “Gozos populares en vascuence”. ASJU, (19-2; 1985). file:///C:/Users/Usuario/Downloads/dfogarty,+5+Satrustegui_1985[ASJU19_1]+.pdf (2025eko azaroaren 25ean kontsultatua).

Satrustegik Baztango bertsioa erderara ekartzen du; gazteleraz zabaldutako zegoen testuaren beste bertsio bat hemen: https://bibliogoigs.blogspot.com/2022/12/gozos-de-san-francisco-xavier-apostol-y.html (2025eko azaroaren 25ean kontsultatua).

3Marciano R. De BORJA: Los vArtxiboetan agertzen diren euskarazko testuak beti dira deigarriak. Horien kopurua urria bada ere, idatzizko testu horiek galdutako kopuru handiago baten lagina dira; idatzizko euskarak gure arbasoen egunerokotasunean tokia zutela gogorarazten digute.

 

Baztan Frantzisko Xabier Euskara Euskararen eguna Abenduak3 Artxiboak