The Balde: agur eta ohore
89.a da azkena. Denbora pasa da gero! Pentsa, lehen alearekin Osasuna taldean Balde futbolaria aritzen zen!
89.a da azkena. Denbora pasa da gero! Pentsa, lehen alearekin Osasuna taldean Balde futbolaria aritzen zen!
Badira
bost urte Udal Artxiboko dokumentazioa oinarri hartuta herriaren
inguruko berri bat idazten hasi ginela. Orain arte aukeratutako gaiak
ugariak eta oso desberdinak izan dira. Baina denek izan dute helburu
berdina: herritarren artean artxiboan dauden altxorrak eta bitxiak
zabaltzea, hauek ere bereak bezala ulertu eta sentitu ditzaten.
Nahiz eta Wikipedian dugun berria luzea izan, Vendettaren abesti bat eta Fernando Morilloren 'Maddi eta euskal piratak' dira, omen Jean Lafittek gurean utzitako arrasto bakarrak. Cahet-en 'Barataria' liburua ere horretan sartu dezakegu, izan duen eraginagatik.
Zinema eta literatura angloan, berriz, bere marka oso handia da, eta Louisianan bere arrastoa segitzea ere ez da batere zaila. Han dago Barataria, besteak beste. Ez hain urrun, Campeche.
Cristóbal Balenciagaren izena entzutean denok dakigu nor zen. Jostuna eta moda diseinatzailea, mundu zabalean ospetsua da eta Getariako herriaren izenari sendo lotua dago. Herri honetan jaio zen eta bertan eman zituen, gaztetan, joskintzako bere lehen pausuak, Casa Torreseko markesaren laguntzari esker hasi zelarik.
Pierre Loti idazle frantsesaren heriotzaren mendeurrena 2023an ospatu genuen. Idazle honen lanak munduko literaturan oihartzun handia izaten jarraitzen du. Lotiren eleberriak urrutiko herrialde eta lurraldeei buruzkoak izan ziren, baina "Ramuntcho" eleberriarekin ohitura horrekin apurtu zuen. Bertan, Ipar Euskal Herriko ohitura eta usadioen goraipamena egiten du. Gai korapilatsuak ere jorratzen ditu, hala nola kontrabandoa, liburuan zehar berebiziko garrantzia harturik.
Liburutegiak HondarribiaDuela bi hilabete ireki zela Naufragioak Euskal Kostaldean erakusketa Donostiako Untzi Museoan. Bizitutako esperientzia eta erakusketak berak eragindako sentsazioez hitz egin digu Belen de la Calle lankideak gure blogean. Itsasoaren handitasunak eragindako pasarte gazi-gozoak.