Historia arakatuz istorioei esker : 'Diez mil elefantes' komikia

Submitted by ereiten on

Historia edo historiak kontatzeko Hamaika modu daudela erakutsi dugu maiz. Gehienetan oinarritzen gara dokumentazioan, oinarri fidagarrietan, garaikoetan…

Kasu honetan oinarritzat hartu den materiala irudizkoa da. filmatutako eta argazkietan jasotako hainbat eta hainbat dokumentu. Baina zer erakusten dute hauek? eta zer ezkutatzen dute?

Lekuona Fabrikako mediazio lanak

Submitted by ereiten on
Errenteriako Lekuona Fabrikan gabiltza 2021eko azaroaz geroztik kultura mediazio lanak burutzen. Kultura mediazioa lana, hitz gutxitan, Errenteriako Lekuona Fabrika eta orokorrean, kultura alorretik sortzen diren ekitaldi, egitasmo edo sorkuntza lanak herriko eragile, elkarte eta herritarrei zabaldu eta hauekin loturak sortzean datza.

Berriak Gipuzkoako Artxibo Orokorrean

Submitted by ereiten on

Orain dela hilabete batzuk proiektu berri bati hasiera eman diogu, oraingoan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Tolosako San Frantzisko kalean kokatuta dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorrean gaude hain zuzen ere. Ez da lehenengo aldia Ereitenek eta Aldundiak elkarrekin lan egiten dutela, izan ere, urteak daramatzagu proiektu desberdinak aurrera eramaten, bai Tolosan baita Oñatin ere, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan.

Pasaia eta Bristol

Submitted by ereiten on

Askotan, Historian zehar gertatu pasadizoak ulertezinezkotzat jotzen dira. Bitxikeri azaldu ezinak. Gero eta gehiago, orduan eta hobe. Era berean, beste askotan, gertakizuna da aintzat hartzen dena, prozesu historikotik gaindi. Ildo horretan, gainera, sasi egiak bihurtzen dira egi bakar. Ikusgarria, festibalgarri bihurtzeraino, beharrezkoa balitz.

Natasha

Submitted by ereiten on

   

Koldo ALMANDOZ, Aritz TRUEBA

Natasha

Perspektiba kontua da

Submitted by ereiten on

Zalantzarik gabe, perspektiba kontua da. Artxibo mota desberdinak daude, asko, ia artxiboak beste: modernoak, ruinosoak, erosoak, berriak, handiak, hotzak,… Haietara goaz lanera, egunero jantziko dugun arropa haiei egokituaz. Lanera goaz bakarrik, binaka, onenetan hiru lankide. Batzuk musika eramaten dugu, besteek nahiago Irratiko hizlarien konpainia, besteok nahikoa dugu gure pentsamenduak entzutearekin. Prest daramagu bakoitzerako aproposena. Dagoeneko, gure "kamaleoitasuna" ikaragarri garatua dugu. Nik uste gure DNAren estrukturan ere erantsia dugula.

Lazkaomendiko landa eskola

Submitted by ereiten on

XX. mendearen lehen erdira arte esan daiteke ia inor ez zela herri txiki edota herrixketako eskola eta bertako ume edo gazteen hezkuntzaz arduratu. Oso gutxi ziren ume eskolaratuak, eta hauetako asko sasoi zehatz batzuetan besterik ez ziren joaten, baserrietan lan egitera behartuta baitzeuden. Herrietan bizi zirenek eskola gertuago izatearen abantaila izan ohi zuten, baina mendialdean bizi zirenek eskolarik ere ez zuten gertu. Eskolaratze ezak Lazkaon bertan, beste udalerrietan bezala, analfabetismo maila altua zekarren eskutik.

Gordailuko liburutegia

Submitted by ereiten on
Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa da. Bere helburu nagusia lurraldeko kultura-ondarea gordetzea, babestea eta ezagutaraztea da. Milaka ondare-gai etnografiko, artistiko eta arkeologiko gordetzen dira bertan, bere funtsei buruzko azterketak ere egiten direlarik. 2015. urteaz geroztik, Gipuzkoako Arkeologiaren eta Paleontologiaren biltegia ere bada. Lurralde honetan burutu diren indusketetan eta aurkikuntzetan atzeman diren pieza arkeologikoak eta paleontologikoak zaintzeko helburua ere badu.

Antzekotasunak

Submitted by ereiten on

Segurako Udal Artxiboan argazki bilduma bateratu bat sortzen ari gara. Duela urte batzuk herritarrei etxean gordeta zituzten irudiak udaletxera ekartzeko gonbita egin zitzaien; gero, banan bana digitalizatu, eta kopia erakundean gorde asmoz.