Rutu Modan
Túnels. Llibreria Finestres
Kidetzaren Kutxa Indiana Jones ala Laura Croft-en helburuen artean, edo jabetzen artean badugu ere, hura topatzea dute helburu Rutu Modanen komiki honen protagonistek. Hauek talde heterogeneo batera batu beharko dute, nork berak bere txangurro tartean, kutxa sakratuaren bila abiatzeko.
Cristóbal Balenciagaren izena entzutean denok dakigu nor zen. Jostuna eta moda diseinatzailea, mundu zabalean ospetsua da eta Getariako herriaren izenari sendo lotua dago. Herri honetan jaio zen eta bertan eman zituen, gaztetan, joskintzako bere lehen pausuak, Casa Torreseko markesaren laguntzari esker hasi zelarik.
(portreta kolektiboa Judas Arrietarena da)
XVIII. mende hasierako euskarazko oharrak
Oiartzungo artxiboak euskararen ezagutzarako duen materialaz behin baino gehiagotan aritu gara. Bertan gordetzen den aspaldiko dokumentazioak gure hizkuntzaren nondik norakoak aztertzeko euskarri garrantzitsua da. Horren lekuko ditugu euskara aintzat hartuta burutu ditugun bestelako berriak, azken egunetan aurkeztu den 1743ko euskara hutsean idatzitako eskutitza ahaztu gabe.
Aurreko azaroaren 25 eta 26an, Gasteizen EHUk duen Letra Fakultatean, unibertsitate arteko Arca Comunis sariak kongresu bat antolatu zuen, Gerra eta ekonomia ardatz hartuta. Aditu desberdinen eskutik, ekarpen interesgarriak izan ziren. Ekitaldiak, ordea, bazuen helburu sentiberago bat ere. Sare horren partaide izandako Ernesto Garcia Fernandez katedradunari omenaldia egitea, hain zuzen ere, bere erretiro akademikoa zela eta; hau da, gure tesi-zuzendari izandakoari.