Hondarribiko udaletxearekin urte luzeko harremana dugu. Artxiboan zein liburutegian; baita ikerketa historikoaren arloan ere.
Orain, baina, bestelako erronka dugu aurrean. Ez nolanahikoa, alajaina: liburutegi berrituaren abenturan protagonistak izango gara, beti ere udal teknikarien esanetara eta hauen proiektua gauzatze aldera.
'Hitzen bila irten, eta enara lumak bilduta bueltatu. Joan-etorrialdi bakoitzeko bat. Eta lumok eskuan, liburu bat idatzi. Encarna Cuesta Martinena izan zen jasotako lehena, haren etxean: Garagaltzako Gaztelondo baserrian. Kantua etorri zitzaion gogora 1963ko Macoteratik (Salamanca, Espainia) gaur egungo Oñatiraino ekarri duen hegaldia errepasatzean:
“Golondrina, golondrina,
tú que vuelas sin cesar,
Informazio osoa hemen.
Gure erabiltzailea Mastodonen :
@ereiten@mastodon.eus
Emakumearen eguna heldu dela eta hona hemen gai honen inguruko gure blogeko berria. Udal arielen administrari karguaren izendapen interesgarria da topatu duguna. Kargu hau, beti bezala, gizon batek betetzen zuen (edo batek baina gehiago herriaren neurriaren arabera).
Asteasuko Andazarrate gainan zeuden burni eta igeltso meategietatik (San Miguel, Alerta Está, San Carlos, San Leopoldo, Ave Maria,...) Zarautzeko Moillarri ingurura minerala garraiatzeko eta untziratzeko aireko kable sistema osoa eraiki zen duela 100 urte baino gehixeago. Askok dute honen berri, Asteasu eta Zarautzen bereziki.
Villabonako udal artxiboan berri asko eta interesante dago. Gaur aurkezten duguna, baina, bereziki erakargarria da. Gainera, ez dira Gipuzkoan asko horrelako espedienterik duten herriak. Villabona-Amasako armarriaren ziurtagiriari buruz ari gera. Ziurtagiri hau ez da edonolakoa, 1671 urtean egindakoa bait da.