Eburniko kattana 1.1 Sua - Garitano
Rafael Garitano-Aldaieta Zubizarreta (1736 – 1784) ezaugarritzea ez da lan erraza:
- abadea
- zientifikoa
- euskalzalea
- pobreen defendatzailea
- neskazalea
Polemista eta ikertzailea. Behar bada horiek dira gure abadea hobekien definitzen dituzten hitzak.
Esaterako, Auñamendi entziklopediak jasotzen duenez, Peñafloridako konteari berari kargu hartu zion, Erret Mintegian ikasten zuten haurrei euskaraz mintzatzea debekatu eta haien artean eraztuna banatzen zuelako. Bai, “eraztun” hori.
