Itzurun hondartzako “Bainu Beroak”

Submitted by ereiten on

Image removed.Uda garaian hondartzara joateko ohitura dugu. Eguzki izpi beroek gure azal eta muskuluak epel ditzaten edota berotik ihes itsasoko uretan preskatzeko desioz gerturatzen gara kostaldera. Itzurun hondartza ikusgarria, Santiagoko hareatza zabala eta Algorri harralde lasaia; Zumaiak aukera paregabeak eskaintzen ditu itsasertzaz gozatzeko.

Zegamaren independentzia 1615ean. 400 urte irudietan

Submitted by ereiten on

Image removed.Zegamak orain 400 urte lortu zuen independentzia. Hori dela eta, Zegamako udalak erakusketa bat antolatu du. Argazkiak, grabaduak, mapak, taulak eta idatziak prozesu hori ulertzeko lagungarriak ditugu, orain laburbildurik aurkezten duguna.

Merkatu Plaza eta Eskola berriak

Submitted by ereiten on

Image removed.Negua iritsi dela ematen du. Aurtengoan kostatu zaio, baina azkenean iritsi dira euria, haizea eta hotza. Barru giro egiten du. Liburu bat dugula sofan edo butakan eseritzeko plana egokia izaten da horrelakoetan.

Getariako Abere Hiltegia (II)

Submitted by ereiten on

Image removed.Aurreko hilabetean 1903an zabaldu zen hiltegi berriaren inguruan aritu ginen. Hilabete honetako idatzia, aurrekoaren jarraipena duzue. Izan ere, Getariako abere hiltegiaren inguruko gorabeherak ez ziren hiltegi berria martxan jartzearekin amaitu.

Meatzeak, mundu ezkutu bat?

Submitted by ereiten on

zArditurriko meatzeek ez dute aurkezpen handirik behar. Milaka urteetan zehar izan duten erabileraz gain, duela hainbat denbora abian jarritako interpretazio zentruak beraien ohiartzuna areagotu egin du. Toponimia arloan ere jarduera horrek arrastoak utzi du, eta horren adierazle dira “Gazteluko meatzea”, “Gazteluko meatze zuria”, “Matxin-meatze”, “Meatzegorrieta” edo “Meatzezuloeta” bezalako leku-izenak.

Asteasuko ogibide zaharrak

Submitted by ereiten on
Lehenagoko berri batean Asteasuko kaleak duela 150 urte aztertu genituen. Artxiboan bertan honen inguruan topatu genuen dokumentazio berezi baten arira. Gaurkoan berriz, dokumentazioa ez da oso bitxia, oraindik gaur egun sortzen den biztanleen errolda hartu bait dugu oinarri gisa. Askotan ikusi ditugu herritarren datuak jasotzen dituzten zerrenda luze horiek. Eta batek baino gehiagok gogoratzen dugu etxera etortzen zirenean orri berde handi batzuetan bertan bizi zirenen datuak betetzera.

Dokumentu historikoak eta beraien testuingurua

Submitted by ereiten on

Dokumentu bat momentu konkretu batetan behar batek bultzatuta sortzen da. Ondorioz, testuinguru historikoari eta egileak berau sortzeko zeukan arrazoiari loturik dago bertan helarazten den informazioa. Denborarekin, ordea, kontestu hau eraldatuz joaten da, baina testuak bere horretan darrai, iraganaren testigu. Honengatik, dokumentua ikertuz, bere sorrera testuinguruaz gehiago ikas dezakegu eta iragana ezagututa, dokumentua hobeto konprenituko dugu.

Katalina de Zabaleta

Submitted by ereiten on

2020 ilun honetan Ereitenek lanean darrai, aspaldiko lagunei berriak batuz. Azken horietako bat Igantziko Udala dugu. Hango artxiboa antolatzeko helburuari ekin zaio eta beti bezala, lan horrek uzta berezia biltzeko aukera ematen du.

Perspektiba kontua da

Submitted by ereiten on

Zalantzarik gabe, perspektiba kontua da. Artxibo mota desberdinak daude, asko, ia artxiboak beste: modernoak, ruinosoak, erosoak, berriak, handiak, hotzak,… Haietara goaz lanera, egunero jantziko dugun arropa haiei egokituaz. Lanera goaz bakarrik, binaka, onenetan hiru lankide. Batzuk musika eramaten dugu, besteek nahiago Irratiko hizlarien konpainia, besteok nahikoa dugu gure pentsamenduak entzutearekin. Prest daramagu bakoitzerako aproposena. Dagoeneko, gure "kamaleoitasuna" ikaragarri garatua dugu. Nik uste gure DNAren estrukturan ere erantsia dugula.