Lehen input-a: Bergarak ere matxinoen araudia onartu zuen.
Bigarren input-a: Bergarak indarrez garaitu zituen matxinoak.
Biak batera egin zituen, egun berean.
Nola zeinke?
Bergarak Gipuzkoako matxinoen armada indarrez garaitu zuela iragarri zuen hainbat agiritan. “Relación del modo con que se disipó por los vecinos de la villa de Bergara… la sedición de los de Elgoybar y otros pueblos de su inmediación, y de la misma Provincia!".
Aspaldiko agiriek anitz gauzaz dihardute. Beraien bidez jorra daitezkeen gaiak ia amaiezinak dira. Ez dute Historian murgiltzeko bakarrik balio; hein batean ala bestean, esparru edo diziplina desberdinek haien ezagutzan sakontzeko erabil ditzakete. Horietako bat, zalantzarik gabe, toponimia edo lekuen izenei lotutako arloa da. Itzal handiko esparrua dugu gurean, eta ia herri guztiek, modu batera ala bestera, beraien inguruko leku-izenei buruzko lanak garatu dituzte.
Lekuonan garatzen ditugun kultura mediazio lanak gehienbat Lekuona Fabrikak eskaintzen duen Legamia programarekin lotuta daude, nahiz eta Legamiatik kanpo ere beste lanen bat ere burutu izan dugun. Hauen artean, besteak beste, herriko ikastetxe ezberdinekin lantzen dugun Kultura Podcasta edo udaletxeko sail ezberdinak edo liburutegiarekin egindako kolaborazioak daude tartean. Legamia egitasmoa Errenterian errotu eta eragina izango duen egonaldi eta mediazio programa da.
Artekaritza Errenteria LekuonaEreitenek urriaren 2an Kursaalen ospatu zen Enpresarean azokan parte hartu du. Bertan euskaraz lan egiten duten enpresak edota produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten 100 bat bildu dira, elkarren arteko harremanak estutu, elkarlanerako bideak aztertu eta negozio bide berriak zabaltzeko helburuarekin. Ekimena Bai Euskarari ziurtagiriak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Kutxaren Gizartekintzaren laguntzaz.
Cristina Enea Fundazioak RE: ilustrazioa erakusketa zabaldu du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Honen helburua irudiek Ilustrazio garaitik izan duten lekuaz pentsatzea eta hausnartzea da.
Hiria beste modu batean ezagutzeko aukera nahi dugu. Nekez onartzen den modu zein tokien arabera. Muralak egin ditugu. Apaingarri hutsak ez direnak eta esanahi zehatza eman nahi dutenak.
Hiria arteari buruz hitz egiteko nahi dugu. Artisten sormenak hirigintza, eskubideak, arazoak, irtenbideak… beste modu batera ulertzen lagunduko duelakoan. Muralak antena bihurtzen ari gara.