Duela bi hilabete baino gehiago gure ohiko lantokia utzi behar izan genuen “telelana” egiten hasteko, egun batetik bestera antolatu behar izan genuen etxetik lan egiteko, zer eta nola egin, nola burutu planifikatuta zeuden hainbat gauza, eta nola antolatu elkarren arteko komunikazioa… horretan ari gara eta horrela jarraituko dugu ez dakigu noiz arte; bakoitzak, etxean, bere txokoa bilatu eta egokitu dugu, ahal den neurrian, lana burutzeko eta, taldean aritzeko.
Bi hilabete hauetan, gutako bakoitza bere arloan, gauza asko egiten ari da, katalogazioan, artxiboan, datu-baseetan, eta edukien auker