Parte hartzea artxiboan

Submitted by ereiten on

Image removed.Badira bost urte Udal Artxiboko dokumentazioa oinarri hartuta herriaren inguruko berri bat idazten hasi ginela. Orain arte aukeratutako gaiak ugariak eta oso desberdinak izan dira. Baina denek izan dute helburu berdina: herritarren artean artxiboan dauden altxorrak eta bitxiak zabaltzea, hauek ere bereak bezala ulertu eta sentitu ditzaten.

Elektrizitatearen iritsiera

Submitted by ereiten on
Urtarrileko idatzian desagertua dagoen ogibide bat izan genuen hizpide. Farolari eta gauzainek, gurera elektrizitatea iritsi baino lehen, kale argiztapena bermatzeko betebeharra izan zutela ezagutu genuen. Argindarraren iritsierak, ordea, lanbide hauek desagerrarazi zituen pixkanaka. Aurreko idatziaren ildoari jarraituta, Zumaiara elektrizitatea noiz iritsi zen jakitea izan da oraingo helburua. Image removed.

Getariako udal aktak

Submitted by ereiten on
Hilabeteak joan hilabeteak etorri, udal akta liburuetan jasotako informazioan oinarritzen dira berriak. Edukiei buruz aritzea oso erakargarri eta aberasgarria den arren, iturriei denbora bat eskaintzea ahazten zaigu askotan, eta ezin zaigu ahaztu iturrien araberakoa izango dela beti informazioaren zilegitasuna. Hori dela eta, Udal akta liburuei buruz arituko gara ondorengo lerroetan. Udal akta liburuak udaletxeetan ekoitzi izan diren eta ekoizten diren serie dokumentalen artean garrantzitsuena dela esan daiteke zalantza izpirik gabe.

Eburniko kattana 3.6 Lafitte

Submitted by ereiten on

Nahiz eta Wikipedian dugun berria luzea izan, Vendettaren abesti bat eta Fernando Morilloren 'Maddi eta euskal piratak' dira, omen Jean Lafittek gurean utzitako arrasto bakarrak. Cahet-en 'Barataria' liburua ere horretan sartu dezakegu, izan duen eraginagatik.

Zinema eta literatura angloan, berriz, bere marka oso handia da, eta Louisianan bere arrastoa segitzea ere ez da batere zaila. Han dago Barataria, besteak beste. Ez hain urrun, Campeche.

Cristóbal Balenciaga Museoaren liburutegia

Submitted by ereiten on

Cristóbal Balenciagaren izena entzutean denok dakigu nor zen. Jostuna eta moda diseinatzailea, mundu zabalean ospetsua da eta Getariako herriaren izenari sendo lotua dago. Herri honetan jaio zen eta bertan eman zituen, gaztetan, joskintzako bere lehen pausuak, Casa Torreseko markesaren laguntzari esker hasi zelarik.

Kontrabandoa Hondarribiko liburutegian

Submitted by ereiten on

Pierre Loti idazle frantsesaren heriotzaren mendeurrena 2023an ospatu genuen. Idazle honen lanak munduko literaturan oihartzun handia izaten jarraitzen du. Lotiren eleberriak urrutiko herrialde eta lurraldeei buruzkoak izan ziren, baina "Ramuntcho" eleberriarekin ohitura horrekin apurtu zuen. Bertan, Ipar Euskal Herriko ohitura eta usadioen goraipamena egiten du. Gai korapilatsuak ere jorratzen ditu, hala nola kontrabandoa, liburuan zehar berebiziko garrantzia harturik.

Liburutegiak Hondarribia

Ereiten Donostiako Aquariumean

Submitted by ereiten on
Donostiako Aquariumean Ereitengo gidak ere aurkituko dituzue martxotik aurrera, bisita gidatuak edo umeentzako tailerrak egiten.
 
Edukiak, kasu honetan, Aquariumenak dira, eta guk bakarrik lagunduko dugu zabaltzen. 

Arraien artean lan egitea plazerra izango da...