Arantzako udal araudiak 1892 urtean

Submitted by ereiten on

Herri guztiek dituzte ordenantza ugari. Tokiko legediak osatzeko azken mailako araudiak dira. Bertan biltzen dira zuzenbide administratiboaren inguruko irizpideak: hirigintza arauak betetzeko, zergak nola eta noiz ordaindu… Garai batean ordea, bizitza pribatuko hainbat gai ere arautzen zituen. Honela ikusi daiteke Arantzak 1892 urtean onartutako udal ordenantzen testuan.

Artxiboak Arantza

Pasaiako udalaren arte bilduma

Submitted by ereiten on

Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, ZABALDIYA bildumaren bigarren zenbakia argitaratu du, Pasaiako udalaren arte bilduma izenburupean

Dzirt-Dzart eta Harria Hitz

Submitted by ereiten on
Ikasturte hasiera umorez hartzeko irailaren 28an HARRIA HITZ- DZIRT DZART ekimena proposatuko dizuegu. Dzirt-Dzart, izenak berak dioen bezala, bat-batean marrazteko saioa da. Joseba Larratxe eta Antton Olariaga marrazkilariak eta Idoia Torregarai aurkezlea izango dira protagonistak. Marrazkilariak aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera.

Ereitenen ere euskaraz GEHIAGO, GEHIAGOREKIN , GEHIAGOTAN

Submitted by ereiten on
Aurten Euskaraldiko 2.edizioa tokatzen da, gaur bertatik hasiko dena 15 egunez abenduaren 4ra arte. Aurtengo edizioak berritasun bat izan du, hauxe: norbanakoez gain, elkarte edo entitate ezberdinek ere izena eman zezaketela. Izen emate mota hau egiteko baldintzetako bat, entitateak behintzat arigune (euskaraz lasai aritzeko guneak) bat edo bi izatea izan da.

Getariako Udal Liburutegiko korapiloak

Submitted by ereiten on
2022 urteko programazioan korapiloak landu ditugu Getariako Udal Liburutegian. Bideo honetan laburtu eta harilkatuta jaso ditugu. Korapiloen bidez komunitatea eraikitzen! [embed]https://www.youtube.com/watch?v=0qYQDRgi9Sc[/embed]

Oguey eta amamar milla ta bosteunda laroguetaçorçi

Submitted by ereiten on
Image removed.

Asteasuko Udal Artxiboan gordetzen diren XVI. mende hasierako protokoloetan xumea bezain ez-ohikoa den datua topatu dugu: euskaraz idatzitako hitzak, hain zuzen ere. Garai horretako orain arte azaldutako hitzekin alderatuez gero, Asteasuko hau oso bestelakoa dela esan behar dugu.