Artzeren omenaldia eta Harria Hitz

Submitted by ereiten on
Ekainaren 16a egun berezia izango da, zalantzarik gabe. Joan zitzaigun Joxean Artze Agirre. Eta hurrengo larunbatean, ekainaren 16an, omenaldi herrikoia egingo zaio Usurbilen. Egun horretarako antolatutako egitarau zabalaren barruan, 10:30etik 11:30era, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu herrigunean. Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta baita eztanda horren ondorena ere.

Harria Hitz bisita organoa eta elizan zentratuta

Submitted by ereiten on
HARRIA HITZ bisitaren udako egutegiari jarraiki, abuztuaren 4an bisita berri bat burutzeko aukera izango duzue. Musika Hamabostaldiaren barruan antolatuko den Organo kontzertuarekin batera, herrian San Salbatore eliza ardatz izango duen bisita proposatuko dizuegu eta, bide batez, arratsalde-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Urkoren abestiak dioen bezala, Usurbilgo elizaren hormak sendoak dira. Eta horma sendo horiek herriko historiaren hainbat pasarteren lekuko izan dira.

Nazioarteko Liburutegi Eguna Getarian

Submitted by ereiten on
Bere txikitasunean, herriko liburutegia etengabe eraldatzen ari da.   Liburutegia berdintasunean erabiltzeko gunea da, ikastea, irakurtzea, sortzea... mundua hobeto ulertzeko gunea.   Pandemia garai honetan, aisialdia, informazioa, kultura eta bilgune segurua, dena batzen du. Beti ere babes neurriak barneratuta.   Nazioartean ospatzen den liburutegiaren eguna den honetan, gazteentzako irakurgaiak berritzeko eta irakurketa berriak ekartzeko esfortzua egin du udalak.

Uxue Alberdi Getariako Liburutegian

Submitted by ereiten on
Getariako Liburutegian neguko olatu handiak hartu eta programazioarekin aurrera jarraitzen dugu oholaren gainean. Abenduaren 15ean, arratsaldeko 17.00etan, Uxue Alberdi idazlea etorriko da gurera bere liburu berria irakurri eta aurkeztera: "La Belle". Haurrentzako kontakizun ilustratu honetan German Rodriguez edo "German Txiki" getariarraren bizipenak kontatuko dizkigu, honek zirkuan izandako gora-beherak direlarik istorioaren muina.

Vicente Ameztoy Villabonan

Submitted by ereiten on

Image removed.Leyendo la maravillosa pequeña autobiografía en negro, sobre fondo gris del catálogo de la exposición Karne & Klorofila, supe que Vicente Ameztoy solía identificarse con ese animal que le correspondía según el horóscopo chino, cuya cresta-roja veía similar a su pelo-rojo.

Zegamak hiribildu titulua eskuratu zuenekoa: 400. urteurrenaren inguruko ospakizunak

Submitted by ereiten on

Image removed.Zegama Seguratik banandu zela lau mende egiten dituen 2015 urte honetan, Udalak hainbat ekimen antolatu ditu. Horien artean, otsailak 6 dituela, arratsaldeko 18’00tan Zegaman bertan burutuko den hitzaldia dago. Iago Irixoak “Zegama: auzotik hiribildura (1384-1615)” lelopean, herri honek urte horien artean izan zuen bilakaera aztertuko du.

Zumaia zinezalea

Submitted by ereiten on

Image removed.Zumaiak XX. mendearekin batera ezagutu zuen turismoaren hasiera. Bisitariak udako hilabeteak herrian igarotzera etortzen ziren eta, hauen egonaldia interesgarriagoa bihurtzeko asmoarekin udalak zenbait ekitaldi antolatzen zituen. Testuinguru honetan azaldu ziren lehen zine emanaldiak Zumaian.

Balsa dantzatzeagatik zigortuak

Submitted by ereiten on

Image removed.Dantza beti egon da festari lotuta. Euskal Dantzen kasuan, baita ekitaldi ofizialei lotuta ere. Besteak beste, dantzak harremanak sortu eta estutzeko balio duela esan daiteke. Festa eta parranda giroan, ligatzeko aitzakia ederra ere izan ohi da.

Aseguru sozialak Getarian

Submitted by ereiten on

Industria Iraultza eta mekanizazioaren pixkanakako aplikazioarekin lan-harremanen kontzeptu berri bat sortuz joan zen. Instituzio eta erakunde ezberdinen gai sozialekiko kezka edo ardura geroz eta handiagoa bihurtu zen, langile mugimenduaren bultzadaren ondorioz hein handi batean.