Euskara herritarrena da

Submitted by ereiten on

XVIII.mendean idatzizko komunikazioa erdaraz egiten zen ia erabat. Bai partikularren artean eta baita erakundeekin ere. Hori egunero ikusten dugu udal Artxiboetan. Tarteka, baina, errealiteateak zirrikitua topatzen du idaztizko agirietan. Horrelakoetan, euskarazko hitzak protagonista bihurtzen dira. Hobe erranda, ezarritako langa gainditu egiten dute euskal hiztunek. Ohikoa agerian geratzen da, ofizialtasun baztertzaileari izkin eginez. Errealitatea   "...en lengoa vascongada..." pasatzen zen eta. 

2022an Txanogorritxo Hondarribiko Liburutegian

Submitted by ereiten on

Aurreko urteetan bezala, 2022an Txanogorritxo gaiaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu genituen helburu batzuekin: gaiaren ikuspuntu desberdinak izatea eta komunitatearen beharrei erantzutea.

Eskolako tailerrekin eskolen komunitatearekin aritu ginen; zinemaren bidez natura, helduak edota emakumea ekarri genuen liburutegira; autodefentsa ikastaroa ere izan genuen; Jokin Mitxelenaren, zuzeneko, marrazkiek gure idazleek, beraien testuen, irakurketa lagundu zuten; liburutegian izaten diren idazketa tailerrean aritzen direnen testuekin gure orrimarkatzaileak egin genituen;…

Liburutegiak Hondarribia

Francisco de Paula Borbon infantearen egonaldia Villabonan

Submitted by ereiten on

Noizean behin, herriaren iragana gogora ekartzen duen dokumentazioa agertzen da artxiboan. Orain dela gutxi jakin dugu 1830eko uztailaren 26an, Zestoako Bainuetxetik etorrita eta Donostiarako bidean, Francisco de Paula de Borbón eta Luisa Carlota de Borbón-Dos Sicilias infanteak Villabonako Zubiaurre Zarra ostatuan egon zirela. Egonaldi honek herriko jaiekin kointziditu zuenez, ostatu jabeak, Juan Ignacio Etxabegurenek, jasandako kalteen erreklamazioa eskatu zuen.

Artxiboak Villabona

CICtourGUNEko langileak Pasaian

Submitted by ereiten on

CICtourGUNEko langileak Ereitenen bisita gidatu baten bidez Pasaia maila sakonago batean ezagutzeko aukera izan zuten. CICtouGUNEn turismoa eta mugikortasuna ikertzen dute, teknologiaren bidez gure lurraldeak eskaintzen dituen produktu eta aukerak hobetzeko.


1813: esker oneko aitortza

Submitted by ereiten on

Atzo Zubietan egin zitzaien esker oneko aitortza 1813an hiria berriro sortzeko lanean Zubietako Aktetan sinatzaile agertzen direnei, bai eta Donostiaren erreketa, suntsipen eta ondorengo berreraikuntzaren Bigarren Mendeurrenaren oroitza egiteko programatutako hamarka aktibitate gauzatzea ahalbidetu duten edota aktiboki parte hartu duten pertsona, erakunde eta elkarte guztiei ere, haien konpromisoa eta ahaleginarengatik.

Udazkeneko agenda Komikigunean

Submitted by ereiten on

Udazkena iritsi omen da, azkenean.

Komikigunean, baina, udazkenak beroaldia dakar aurten ere bai.

Agendak zabaldu!

Urriak 19. Santa familia komikiaren aurkezpena / Ikastolen Elkartea. 11:00. Julen Riban, Eider Rodriguez eta Dani Fano

Herman Melville eta Moby Dick Hondarribiko liburutegian

Submitted by ereiten on

Herman Melvillen jaiotzaren berrehungarren urteurrena dela eta Hondarribiko Udal Liburutegiak datorren hiruhilerako bere lan famatuena den Moby Dick eta itsasoarekin harremana duen jarduera desberdinez osatzen den programa zabala prestatu du. Bertan film emanaldiak, solasaldiak, tailerrak, erakusleihoak eta kontzertuak egongo dira.