Itsasoko ur hartzeak

Submitted by ereiten on

Mendi inguruko aire garbia edo itsasoko ur gatzatua osasunerako onuragarriak direla jakina da, guk dakigu gaur egun, eta gure arbasoek ere bazekiten. Zentzu horretan, Gipuzkoa zona pribilegiatu bat da eta ondorioz, gu ere bai. XIX. mendeko medikuak hortaz jabe ziren, horregatik, momentuko pertsonaia garrantzitsuak honantz bidaltzen zituzten osasun arazoak zituztenean. Pertsonaia hauetako bat Francisco de Paula infantea izan zen, Espainiako errege zen Fernando VIIaren anaia. 1830 urtean Donostiara joan zen La Concha hondartzan urak hartzera. 

Berrizaungo zubia

Submitted by ereiten on

Artxibo “berri” batean lanean hastean, dokumenturik zaharrena zein den bilatzea da edozein artxibozainek egiten duen lehen lana. Bigarrena, ostera, zein den planorik zaharrena.

Gu ez gaude salbuetsita. Horrela, Igantziko Udal Artxibora lanera sartu ginenean hartu genituen lehen bi lanak horiexek izan ziren, jakina. Idatzizko dokumenturik zaharrenaren berri eman genuen blog honetan, zaharra ez ezik harrigarria ere bazelakoan. Hortaz, planorik zaharrena ere topatu dugu, eta hau ere ez da nolanahikoa: Berrizaungo zubia, hain zuzen ere.

Berriak Gipuzkoako Artxibo Orokorrean

Submitted by ereiten on

Orain dela hilabete batzuk proiektu berri bati hasiera eman diogu, oraingoan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Tolosako San Frantzisko kalean kokatuta dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorrean gaude hain zuzen ere. Ez da lehenengo aldia Ereitenek eta Aldundiak elkarrekin lan egiten dutela, izan ere, urteak daramatzagu proiektu desberdinak aurrera eramaten, bai Tolosan baita Oñatin ere, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan.

Ereiten kanala martxan

Submitted by ereiten on

Ez dugu gezurrik esango.

Baten batek "ezetz egingo" esan ondoren hasi zen hau guztia.

Baietz ba. Egin dugu.

Youtube kanala jarri dugu martxan.

Harria Hitz hedatzen

Submitted by ereiten on
Nolakoak dira Harria Hitz osatzen duten harrik eta hitzak? Muralismoa oinarri hartuta, udalak bi alor lantzen ditu ekimen honen bidez. Bata, herri nortasunaren ingurukoa; bestea, sormenari buruzkoa. Biek ala biek Hitz gehiago sortzen dute, Harria bihurtuko direnak. Alegia, sormena eta artea, aurrerago ondarea izango dena. Hori lortzeko bideak oso bestelakoak dira. Adibidez...