Komikigunea Koldo Mitxelena Liburutegiaren komiki funtsa bildu eta kudeatzen duen ekimena da. Bertan liburutegi, artxibo, katalogazio zein kudeaketa lanak burutzen ditugu.
Katalogazio lanen artean funtsa pertsonalak, kartelak, analitikak, askotariko komikiak e.a. izan ohi ditugu esku artean. Katalogazio berezia burutzen da ale bakoitzarekin esaterako komiki generoak ere gehituz. Hemen aurkitu ditzakezue orain arte katalogatutakoak.
Ereitenkumeak Talaioseko lagunei esker ‘Komunitatea eta komunikazioa' lantzen aritu gara formakuntza saio batean. Esperimentu positiboa izan da zinez, bai barrura, eta baita kanpora begira ere, zer hobetu detektatu eta hainbat kanal berri martxan jartzeko akuilu gisa.
Gainean dugu 2022ko San Miguel eguna, Igantziko herriak gogotsu itxoiten duen data, buruilaren egun honekin hasten baitute herriko bestak igantziarrek. Udal artxiboan daukaten funts interesgarrietan arakatzen ibili gara, bertan dituzten bestetako programak kuxkuxeatuz. Zenbait ale dituzte, XX. mende hasierakoak, intereseko datuak ematen dizkigutenak Igantzi eta igantzitarren inguruan, duela ia 100 urteko jaiak nola ospatzen zituzten ikusteko aukera ematen baitute.
Artxiboak IgantziZarauzko udalaren eskaeraz, Eraginek eta Ereitenek Zarauzko baserriak balioesteko ekimena antolatuko dugu elkarrekin. Hondartza ez ezik, mendi ederrak ditu Zarautzek. Landa paisaia ederra bada, baserrien eraginari esker da. Baserriak ez baitira folklore edo iragana, kultura, osasun eta herriko nortasunaren ezinbesteko zatia baizik.
Emakume artisten txanda da. Kubo Kutxa aretoak ekainaren 19an emakumeen obrekin osatutako erakusketa berria zabalduko du. Batzuk oso ezagunak dira eta beste batzuk aurkikuntza interesgarriak izango dira. Proposamen baikoitza pertsonala eta bakarra da.
Erakusketaren komisarioak bi emakume dira. Ezin beste modu batera izan. Eta emakumeak ere izango dira arretaz eta bisita gidatuez arduratuko direnak: Larraitz Arretxea eta Maite Caballero ilustratzailea.
Historia, artea, gastronomia eta musika uztartuko dituen proposamen batekin gatoz gaurkoan, abuztuaren 5ean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.