Pasaiako portzelana: liburua & erakusketa

Submitted by ereiten on

Aste honetan Pasaiako protzelana lantegiaren inguruko bi jarduera burutuko dira. Bata, liburuaren aurkezpena ekainaren 1ean eta bestea, erakusketaren irekiera ekainaren 3an.

Pasaiako portzelana lantegia Baignol anaiek sortu zuten, 1851ean. Étienne Baignolen bilobak ziren, Limogeseko lantegiaren sortzailearenak. Pasaiako lantegia 1915 urtera arte izan zen martxan, pertsona desberdinen ardurapean.

2018ko ondare jardunaldiak

Submitted by ereiten on

Hainbat herritako ondare jardunaldietan parte hartu du aurten Ereitenek. Besteak beste, Zumaian eta Oreretan


Zumaia EMEz: emakumeen pausoz pauso ibilbidea

Komikigunean ere lanean

Submitted by ereiten on
Fisikoki ez bagaude ere, hementxe jarraitzen dugu. Bi lan esparru nagusi ari gara jorratzen itxialdi egoeran. Alde batetik katalogoa, eta bertan egindakoak errepasatu, zuzendu, azalpenak erantsi, eta erregistroak osatzen dihardugu. Ikusi ez arren, edo katalogazio berririk egin ez arren, sekulako errepasoa ematen ari gatzaizkio komikien bilduma osoari. Are gehiago, errepaso honen karietara, bildumaren ikuspegi orokorrago bat osatzen ari gara.

Caser Betharraman eta Hondarribiko liburutegia

Submitted by ereiten on
2022an Hondarribiko liburutegia, Nagusilan eta Caser Betharram adinekoen egoitzaren artean "Irakurketa kluba" lankidetza proiektuari hasiera eman genion. Ekimen honen helburu bat adinekoen bizipenak jaso eta bistaratzea izan da, irakurketa saioen bidez adinekoen bizipenak jasotzea sustatuz. Aurten, bizipen horietan oinarrituta, liburutegian jolasen tailer bat egin genuen, eta, Betharramen, tailer horren emaitzarekin, erakusketa bat burutu dugu. Erakusketa adinekoen egoitzan hilabete batez ikusgai izango da.

Kaosari eta zoriari forma

Submitted by ereiten on

Image removed.Alonso Pimentelek Amable Arias liburuan gorde zuenez, Amablek berak dio txikitatik izan zuela pintatzeko beharra, eta honela, erabaki zuen inoiz ez zizkiotela gehien maite zituen bi gauzak kenduko, haiengatik borrokatuko zela: idazteagatik eta pintatzeagatik.

Ignacio Zuloaga eta Santiago hareatza

Submitted by ereiten on

Image removed.Aurten 100 urte betetzen dira Ignacio Zuloaga margolari eibartarrak Santiago etxea eraiki zuela. Estilo erregionalista duen etxearen diseinua Pedro Guimón arkitekto ondarrutarrarena da. Hau XX. mendearen lehen erdiko arkitekto esanguratsua izan zen eta Bizkaia eta Gipuzkoan etxe partikular eta txalet ugari egin zituen.

San Telmo Kofradiaren sorreraren bila

Submitted by ereiten on

Image removed.Apirila izanik, ezin ahaztu herriko festa esanguratsuena ospatzen den hilabetea dela. Zumaiako zaindaria San Pedro izan arren, San Telmo santuarekin loturiko festek esangura berezia dute zumaiarrengan. San Telmo itsasoarekin lotura estua duen deitura erlijiosoa da eta izen bereko festak ere itsas kutsu nabaria mantentzen jarraitzen du.

Aurra bataiatua da, azteco bidea emayozue. Por la madre (sic)

Submitted by ereiten on

Image removed.Jaio berria atarian abandonatuta. Horra hor 2016. urtean azaldatzen gaituen gertakizuna. Nahiz eta orain dela 250 urte gertatu. Nahiz eta Europako bideetan gerratik ihesean 10.000 haur galdu direla entzun eta ahaztu dugun.