Atzerrian onartu zuten Bixente

Submitted by ereiten on

Image removed.Gaurkoan ariketa txiki bat egingo dugu. Pentsatu dezagun argazki batean. Izan dadila atzerritik datorren dozenaka pertsona azaltzen den argazkia. Oraingoan, guzti horien artean mutiko bat irudikatuko dugu. 20 urte ditu, ile beltzarana, begi argiak, biboterik ez eta bizar gutxikoa, altuera eta gorputz arrunta, ez altua ezta baxua ere,...

Irlandarrak Getarian

Submitted by ereiten on

Image removed.Gabonak gerturatzen ari diren garai honetan, Olentzeroren antzera, Getariako historia aberastuko duen opari txiki batekin gatozkizue. Dakizuenez, bertako artxiboa Lehen Karlistaldian erre zen eta, ondorioz, ia ez da 1838. urtea baino lehenagoko dokumenturik gorde.

XIX. mende amaierako eskolak Getarian

Submitted by ereiten on

Image removed.Irailarekin batera hasi dira eskoletarako joan etorriak, honek herri guztietan dakartzan aldaketa guztiekin, udako ohiturekin alderatuz betiere. Inork ez du zalantzan jartzen gaur egun haur edo gazte guztien eskolaratzearen, eta honek dakarren alfabetizazioaren, garrantzia. Baina ziurtatu daiteke hori ez dela horrela izan historian zehar.

Postaren banaketa, oinezkoek

Submitted by ereiten on
Oraingo berrian erromatar garaia baino lehenagotik existitzen den lanbide bati buruz hitz egin nahi dugu. Nahiz eta lanbide honek urteak eta mendeak pasa ahala, asko aldatu duen funtzionatzeko era, bere misioak berdina izaten jarraitzen du, hau da, pertsona batetik beste batengana mezuak eramatea. Postariei buruz hitz egin nahi dugu. Lanbide honen jatorria merkataritzarekin eta gudarekin lotzen da, bataila desberdinei buruzko albisteak eta mezuak toki batetik bestera eramateko.

Zein artxibo zaindu eta zein ez

Submitted by ereiten on

Artxibozainoi maiz galdetzen zaigu gure ogibideak zertan datzan. Aitortzen dut, itaun hori erantzutea askotan zaila suertatzen zaigula. Erantzun motza, dokumentuak eta datuak kudeatzen ditugula esatea da. ‘Hau zertan hezurmamitzen den?’, honetaz mintzatzeko jada hitz gehiago beharko ditugu. Dokumentua funtzio bat edo batzuk betetzeko sortzen da, baina denbora igaro ahala, hasierako betekizun hauek edukitzeari uzten dio eta, era berean, beste batzuk sortzen zaizkio. Adibidez, ‘Ion, ogia erosi’ idatzia duen paper batekin igorleak hartzaileari eskaera luzatzeko sortua izan da.

"Liburuetan ez bezala errealitatean izuak ez du mugarik"

Submitted by ereiten on



ROSA, Isaac

Tiza roja

Seix Barral, 2020

MILLS, Magnus

[The restraints of beast (1998)]

El encierro de las bestias

El Aleph, 2002

[All quiet on the Orient Express (1999)]

Sur le depart

10/18, 2002; Cambourakis, 2013

Sin novedad en el Orient Express

Random house, 2000

Pasaia eta Bristol

Submitted by ereiten on

Askotan, Historian zehar gertatu pasadizoak ulertezinezkotzat jotzen dira. Bitxikeri azaldu ezinak. Gero eta gehiago, orduan eta hobe. Era berean, beste askotan, gertakizuna da aintzat hartzen dena, prozesu historikotik gaindi. Ildo horretan, gainera, sasi egiak bihurtzen dira egi bakar. Ikusgarria, festibalgarri bihurtzeraino, beharrezkoa balitz.

Vicente Ameztoy: balantzea

Submitted by ereiten on

Hilabete ez da pasa Vicente Ameztoyri buruzko Etxe-Ondotik erakusketaren berri eman genuenetik eta hau amaituta balantzea egiteko unea heldu da.

Pasaia-Bristol: harreman ezezaguna (1475-1550)

Submitted by ereiten on

Atzo Donibaneko Arizabalo Jauregian Iago Irixoa historialariak “Pasaia-Bristol: harreman ezezaguna” hitzaldia eman zuen. Bertan, bi portuen artean XV. mende erdialdetik aurrera sustatu eta XVI. mende arte mantendu zen harremanaren berri eman zuen, hemengo eta hango dokumentazioak ondo islatzen duen bezala.