Getariako liburutegian belaontzian bizitako haurtzaroari buruzko hitzaldia

Submitted by ereiten on
Datorren asteazkenean, urriak 5, 5. korapiloa izango dugu Getariako Udal Liburutegian. Hau da, bertako herritarrekin (itsas korapiloa komunitate loturaren metafora eta irudi gisa erabiltzen ari gara) eta belaunaldi ezberdinetako kideak nahasturik itsas mundua, bidaiak, abenturak, migrazioak eta kultura aniztasuna bezalako gaiak elkarrekin lantzeko eta gozatzeko saioak alegia. Martxo erdialdean hasi ginen korapiloekin eta ordutik korapilo bat landu dugu hilero.

Historia istorioak

Submitted by ereiten on

Image removed.Duela hiru aste ireki zen Untzi Museoko aldibaterako erakusketa berria, Gipuzkoako itsasaldea artean deiturikoa. Bertan Gipuzkoako itsasaldeko paisaiaren eta portuen irudikapen grafiko eta piktorikoen bilduma zabala dago ikusgai, XVI. Mendeko irudietatik hasita gaur egungo adierazpenetaraino.

Taberna giroan…

Submitted by ereiten on

Image removed.Gabonak etxean, familia giroan, igarotzeko egunak izan ohi dira, baina azkenaldian gero eta gehiago dira etxetik kanpo edo festagiroan lagunartean gozatzeko aukeratzen dituztenak. Izan ere, badago gure herrian ospakizunak gertukoekin gozatzeko nolabaiteko tradizioa. Sarritan elkarte gastronomikoak eta tabernak aukeratzen ditugu topaleku.

Gaueko zaindariak

Submitted by ereiten on

Image removed.Galdurik dagoen lanbide baten inguruan jardungo dugu gaurkoan, sereno edo gauzainaren inguruan hain zuzen. Elektrizitaterik ez zegoenean, gauetan segurtasuna bermatu ahal izateko, kalea argiztatzen zuten argiontziak zaintzea beharrezkoa suertatzen zen. Apurka, ordea, gauetan argiztapena zaintzeaz gain beste behar batzuk sortu ziren.

Desamortizazioa

Submitted by ereiten on

Image removed.Zorra. Jakina da egungo gizartean zor publikoak edozein politika gidatzeko duen pisua erabakigarria dela. Atzera begiratuz gero, bat azkar konturatu daiteke historiako pasarte asko ere baldintzatu dituela.

Artxiboetan zer?

Submitted by ereiten on

Artxiboetan egiten dugun lana eta aurrera eramaten ditugun ekimen desberdinak ezagutaraztea eta gerturatzea da berri honen helburua. Artxiboak, orokorrean, toki ezezagunak direla esan dezakegu, bertan lan egiten dugunok eta ikerketaren munduan lan egiten dutenak alde batera utziz gero. Imajinario kolektiboan, Artxibo bat irudikatzean paper multzoz betetako gela ilun eta zahar bat datorkigu burura, dena antolatu gabe eta trasteleku bat balitz bezala irudikatzen dugu. Honen aurrean esan beharra dago, nahiz eta hau noiz behinka horrela izan, normalean irudi okerra dela.

Benefizentzia etxea

Submitted by ereiten on

Orain dela zenbait hilabete aseguru sozialen gaiaren inguruko zenbait zehaztapen eman genituen atal honetan. Bertan aipatu moduan, XIX. mende amaieratik gai sozialei buruzko legeak ugaritzen joan arren, benetako aurrerapausoak ez ziren XX. mendean sartu arte emango. Baina aseguru sozial hauen ezarpena orokortu baino lehen, zein zen gizarteak babes soziala eskaintzeko zeukan bidea? Nola laguntzen zitzaien sozialki marjinatutako pertsonei?

Duela 200 urte “necazari bati enbargatuak”

Submitted by ereiten on

Beste behin ere, Asteasuko Udal Artxiboa euskararekin lotutako informazioaren berriemaile da. Bertan gordetako aspaldiko beste agiri batek euskararen historiari ekarpen interesgarria egiten dio, xumea bada ere. Ez da horren berri dugun lehenengo aldia; blog hau bera, horren lekuko argia da. Hala ere, ez dugu esango amaierarik gabeko meatze baten aurrean gaudenik, baina bai oraindik zeharo ustiatu gabekoa dela.