Cobane calling orain

Submitted by ereiten on
Zerocalcarek eta BAO argitaletxeak Kobane Calling-en bigarren argitaraldia “orain” egitea eta honi “orain” azpititulua ematea ez da kasualitatea.  Izan ere,  “Zer zioskun mundu guztiak? Turkia hastear dela gerra berri batean kurduen aurka?”, 2016ko martxoan horrela bukatu zuen Zerok Kurdistango bidaien kronika. Orduan da orain. “Hondamuinean” agertu oso bestelako Zero dugu hemen. Are, hein handi batean, Kobane Calling-en ondokoak izango dira bere baitan hondamuina sortuko dutenak.

Igantziko Udal Artxiboa, antzinetik aitzinera

Submitted by ereiten on
XVIII. mendeko garbilekua, XVI. mendeko Piedadegainako baseliza, San Juan Xar ingurua, herrian barna sakabanatutako hainbat gisulabe,… Herriko ondarea dira, kultura, iragana, artearen eta ohituren eredu... Gaur egun ordea beren jatorrizko funtzioa galdu dute, edo lausotua dago. Dagoeneko ez dira guztiz beharrezkoak. Baina ezin dira inolaz ere erortzen utzi. Honengatik, Udalak planen bidez babestu eta zaharberritzeko proiektuak gauzatu ditu. Orain arte, ez dira talde horretan dokumentuak sartu. Udalak, bere eguneroko jardunean mendeetan zehar sortu dituen espediente eta dokumentuak.

"Gu itsasoan, itsasoa gugan" egitaraua

Submitted by ereiten on
Urte berriaren etorrera gertu dugu eta Getariako liburutegitik, urtero egiten dugun bezala, programazioa gai zehatz baten inguruan landuko dugu. “GU ITSASOAN, ITSASOA GUGAN Komunitatea tantaz tanta”. Horixe izango da aurten landuko duguna.

Historia istorioak

Submitted by ereiten on

Image removed.Duela hiru aste ireki zen Untzi Museoko aldibaterako erakusketa berria, Gipuzkoako itsasaldea artean deiturikoa. Bertan Gipuzkoako itsasaldeko paisaiaren eta portuen irudikapen grafiko eta piktorikoen bilduma zabala dago ikusgai, XVI. Mendeko irudietatik hasita gaur egungo adierazpenetaraino.

Taberna giroan…

Submitted by ereiten on

Image removed.Gabonak etxean, familia giroan, igarotzeko egunak izan ohi dira, baina azkenaldian gero eta gehiago dira etxetik kanpo edo festagiroan lagunartean gozatzeko aukeratzen dituztenak. Izan ere, badago gure herrian ospakizunak gertukoekin gozatzeko nolabaiteko tradizioa. Sarritan elkarte gastronomikoak eta tabernak aukeratzen ditugu topaleku.

Gaueko zaindariak

Submitted by ereiten on

Image removed.Galdurik dagoen lanbide baten inguruan jardungo dugu gaurkoan, sereno edo gauzainaren inguruan hain zuzen. Elektrizitaterik ez zegoenean, gauetan segurtasuna bermatu ahal izateko, kalea argiztatzen zuten argiontziak zaintzea beharrezkoa suertatzen zen. Apurka, ordea, gauetan argiztapena zaintzeaz gain beste behar batzuk sortu ziren.

Desamortizazioa

Submitted by ereiten on

Image removed.Zorra. Jakina da egungo gizartean zor publikoak edozein politika gidatzeko duen pisua erabakigarria dela. Atzera begiratuz gero, bat azkar konturatu daiteke historiako pasarte asko ere baldintzatu dituela.

Artxiboetan zer?

Submitted by ereiten on

Artxiboetan egiten dugun lana eta aurrera eramaten ditugun ekimen desberdinak ezagutaraztea eta gerturatzea da berri honen helburua. Artxiboak, orokorrean, toki ezezagunak direla esan dezakegu, bertan lan egiten dugunok eta ikerketaren munduan lan egiten dutenak alde batera utziz gero. Imajinario kolektiboan, Artxibo bat irudikatzean paper multzoz betetako gela ilun eta zahar bat datorkigu burura, dena antolatu gabe eta trasteleku bat balitz bezala irudikatzen dugu. Honen aurrean esan beharra dago, nahiz eta hau noiz behinka horrela izan, normalean irudi okerra dela.