Istiluak Zumaiako nasen inguruan

Submitted by ereiten on

Image removed.Apirileko idatzian arrantzarako nasak ekarri genituen txoko honetara. Nasa horiek zer eta nolakoak ziren ikusi genuen, baita hiribilduen ekonomian izan zuten garrantzia azaleratu ere. Arrantzarako egitura horien kokapenak, ordea, istilu eta auzi ugari sortu zituzten ibaien erabileraren inguruan.

Udaletxea maiztertzan

Submitted by ereiten on

Udaletxeari buruz hitz egin nahi dugu Adunako udalerriari buruzko lehenengo testu honetan. Izan ere, gela eta areto ugari dituen eraikuntza hau urteetan zehar balioanitzeko eraikina izan dela esan daiteke, hori bai, beti ere Udal administrazioarekin zerikusia duten jarduera desberdinak garatzeko: espetxe, alondegi, liburutegi eta bizileku moduan ere erabilia izan da gelaren bat edo beste. Baina has gaitezen hasieratik, edo hobe esanda, saia gaitezen hasieratik hasten.

Indar armatuen eraikinak

Submitted by ereiten on
Uztaileko idatzian militarren kuartelaren aipamena egin zen, betiko moduan, udal aktetako informazioa kontuan hartuta. Informazio iturri honen arabera, Getarian XIX. mendean zehar presente egon zen espainiar estatuko indar armatuen eraikina izan zen kuartela. Udal aktek diotenez, eraikin hau botatzeko baimena 1885ko ekainaren 28an eman zitzaion udalari. XX. mendera salto egin behar da Getarian beste indar armatu baten eraikinari buruzko aipamen bat edo beste aurkitu ahal izateko, Karabineroen postuarena alegia.

Eburniko kattana 3.3 Fisika - Lafayette

Submitted by ereiten on

Pasaian eman diren gertakizun harrigarrien artean Lafayetten bidaia dugu. Villaviciosa jauregian plaka bat eta han eta hemen errepikatzen den grabatu moduko bat. Bi lekukotasun horiek gogoan hartzen dute… zer demontre da gogoan hartzen dutena?

Izan ere, zein zen Lafayette? Zer egiten zuen Pasaian? Berak ikusi zuenetako zer dago gaur zutik paisaian? Nora zihoan? Benetan adierazgarria da hori gure herriarentzat?

Txokotoko zubian

Submitted by ereiten on

Artxiboetan dokumentazioaren artean gutxitan azaltzen dira beste euskarrietako eduki bitxiak. Besteak beste, zigiluak, balantzak, kintoetako mutikoak neurtzeko egurrezko euskarria... Orain arte bitxiena duela urte batzuk Baztango artxiboan topatutako karta bat, jokoan aritzeko horietakoa. 

Pasaiako udalaren arte bilduma

Submitted by ereiten on

Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, ZABALDIYA bildumaren bigarren zenbakia argitaratu du, Pasaiako udalaren arte bilduma izenburupean