Urola zeharkatuz

Submitted by ereiten on

Image removed.Uda garaia iristen denean, Zumaian Urolako itsasadarra zeharkatzen duen ontzi zerbitzua jartzen da martxan. Gehienek herrigunetik Santiago hondartzarako joan etorria egiteko baliatzen dute. Zerbitzu honek, ordea, Zumaiako historian sakontzen den sustrai luzea du.

II. Errepublikaren Aldarria Getarian

Submitted by ereiten on

Image removed.1931ko apirilaren 14ean II. Errepublika aldarrikatu zen Espainian. Apirilaren 12an egindako hauteskundetan eskatutako aldaketa politikoa izan zen hura; Alfontso XIII. boteretik kendu eta monarkiarik gabeko gobernu baten hasiera ekarri zuena. Baina nola bizi izan zen aldaketa hau Getarian?

Othoi çato etchera

Submitted by ereiten on

Image removed.Othoi çato etchera: Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757)

Lamikiz, Xabier; Padilla Moyano, Manuel; Videgain, Xarles

Baiona: Lapurdum, 2016

Gaua argitzea ogibide zenekoa

Submitted by ereiten on

Image removed.Neguak iluntasuna dakar gure egunerokora. Eguzkiaren argi izpiek gero eta ordu gutxiago argiztatzen dute eta eguna iluntasunean murgiltzen da. Neguak barru giroa ekartzen du gurera, baina ez hotzak epelean egotera gonbidatzen gaituelako bakarrik, argitasun ezak ere gure bizi-senean eragiten duelako baizik.

Kanposantu berria eraikitzen

Submitted by ereiten on
Urteko azken berria izango da oraingo hau eta ez genuen hirigintzako espedienterik erakutsi gabe bukatu nahi. Horretarako, Adunako kanposantuaren proiektua aukeratu dugu. Hilerri hau gainera, beti joango da Micaela Josefa Ubillos izenari lotuta, berak finantzatu baitzuen obra osoa Udalak baliabide nahikoak ez zituenean. Adunan gaur egun altxatzen den hilerria 1904 urtean eraiki zen, baino horren aurretik beste toki batean egongo zen kokatuta hiletentzako gunea, egokia ez zen toki batean gainera: herrigunean egongo zen, etxebizitzez inguratuta. XIX.

Eburniko kattana 2.2 Otso-harria - Industrializazioa

Submitted by ereiten on

Pasaiako portzelana fabrika badia osoko lehen industrializazioaren beste zantzu bat da.

Portuaren izaera industriala gorpuzten hasi zen. Badiak gune naturala izateari utzi eta guztiz terraformatuko zen aurrerantzean.

Portzelanakoa ez ezik, beste lantegi batzuk ere paratuko dira eskualdean. Mendeetako nazioarteko itsas-merkataritzak horren alde egingo zuela pentsatzen dugu. Izan ere, gora-behera asko tartean, portua ezaguna da Europan eta Munduan, mundu mailan hedatu den sistemaren geldiune bilakatuko da.

Frantxi Lopezek Alfonso Sastreri

Submitted by ereiten on

Alfonso

Fiel.

Nunca soportas abusos del poder.

De pocas palabras. Todas escritas.

Permanecen.

Extraño, junto con ella, al servilismo,

Nunca baja la cerviz.

Silencio al error.

Siempre atisbos de esperanza en lo nuevo.

Ostracismo desde lo histriónico.

Lucidez, perseverancia, frío…

Ya no estáis.

Frantxi Lopez

Simancaseko Artxibo Nagusiko altxorrak: San Joan naoaren neurketa espedientea

Submitted by ereiten on

Laburpena: Oraingo lerroek, Ternuan, 1565 urtean hondoratutako San Joan baleontziaren ezagutzan sakontzen jarraitu nahi dute. Ezezagunak ziren Simancaseko Artxibo Nagusiko bi testuren ondotik egindako hausnarketa txiki baten ildoari eusten diote, baina helburu xumeago batekin: dokumentu horien transkribaketa plazaratzea. Alde batetik, itsasontziaren neurketa dugu, 1563an egindakoa. Bestetik, 1567an hartutako lekukotzak daude.

Artxiboak San_Joan_Naoa Simancas

Martxoak 8

Submitted by ereiten on

Martxoak 8 dela eta, ikusi, landu eta zabaldu nahi ditugun ideia batzuk jaso ditugu.