Submitted by iab on
Irudiaren jatorria: https://makusi.tabakalera.eus/eu/artxiboak/liburutegien-eguna-2025/

Data eta egun handi honekin bat etorriz gure gertuko liburutegiek elkarlanean hitzaldi sorta antolatu zuten Donostian. Bertan izan ginen Ereiteneko lankide batzuk entzule gisa, eta beste hainbat lankide berriz, bertan aipatu ziren ekimenen parte izan ziren.

Azken hauen artean, Hondarribiko liburutegia izan zen protagonistetako bat. Bertan garatu den proiektuetako bat, hasieran sarrera gisa jarri zuten bideoan ikusi genuen.

Bestalde, egunarekin bat etorriz, bertan aurkeztu zen datu base hau. “Interakzio soziala liburutegietan” datu-baseak Gipuzkoako liburutegietan aurrera ematen diren ekimen sozial eta komunitarioak biltzen ditu. Etorkizunera begira Gipuzkoatik kanpokoak ere jasotzeko irekita dago. Webgunean bertan duzue atxikirik proiektuak gehitzen joateko formularioa, inork bere ekarpena egin nahiko balu. 

Oraingoz bertan 60 ekimen inguru bildu dira, baina hau ez da hasiera besterik. Hemendik aurrera Ereitenek ere konpromezua hartu nahi du interakzioa sortu asmoz antolatzen ditugun ekintzen inguruko informazioa jaso eta bertan eransteko. Horietako ekimen bat jada jasota dago datu basean, hauxe izan zen:

Hondarribiko Liburutegian modu aktiboan egiten da lan komunitatearekin, hura gabe ez baitago liburutegirik. Horren adibide da "Jostailu Zaharrak Berrasmatzen" proiektua, adin ezberdinetako pertsonen arteko interakzioa sustatu eta gizarteratzea sustatzen duena. Zahar-etxearen eta liburutegiaren artean egin zen, eta adinekoek beren gaztaroko jolasak partekatzea izan zen helburua; gazteek, berriz, berrasmatu eta jostailu berriak sortzen zituzten. Amaieran, sortutako jostailuak Zaharren Egoitzan erakutsi ziren. Proiektu honek belaunaldien arteko ikaskuntza bateratua ahalbidetu zuen eta gizarte-loturak sendotu zituen. Bere helburu nagusia bakardadea arintzea, truke intergenerazionala sustatzea eta liburutegia gizarteratzeko gune dinamiko eta segurua bihurtzea izan zen.


Irudiaren jatorria: https://makusi.tabakalera.eus/eu/artxiboak/liburutegien-eguna-2025/
 

Donostia Hondarribia Liburutegiak https://sites.google.com/tabakalera.eus/is-liburutegietan/