Liburu aurkezpena Getarian
Liburutegiaren berritzearekin batera, bertan daukagun bilduma aztertzen eta berrordenatzen ari gara, eta lan horrek hainbat gogoeta egitera eraman gaituzte: besteak beste, iruditu zaigu aberasgarria izango dela ikuspuntu eurozentristatik aparteko kontakizunei gure apaletan lekua egitea eta horretarako, adibidez, Eduardo Galeanoren ahotsa ekarriko dugu, Latinoamerikaren zain urratuak liburuarekin.
Urriaren 8an, hispanitatearen egunaren bueltan, Iñaki Alegria etorriko da, Mikel Zinkunegiren laguntzarekin Galeanoren lana aurkeztera.
Liburutegiak GetariaMartin Salvador Fundazioa Mendigorrian
Mendigorriako kale bati izena emanez, Martin Salvador topatu dugu. Eskura dagoen informazioa eskasa denez, ez dakigu zehazki nor izan zen gizon hau, ez eta bere bizitzako gorabeherak zeintzuk izan ziren ere; badakigu, ordea, haren izena herrian karitateari bideratutako fundazio bati lotuta dagoela. Ekimen mota horiek, ongintza partikularraren barruan kokatzen dira. Horren bidez, pertsona batek, testamentuaren bitartez, bere ondarearen zati bat obra pia edo fundazio bat sortzera bidera zezakeen.
Artxiboak MendigorriaBerrerabilerak Mendigorriako artxiboan
Azken hamarkadatan berrerabiltzea eta birziklatzea gure ingurunearen leloetako bat bihurtu dira. Gure kulturan errotu dira eta oso gutxi dira inolako saiakerarik egiten ez dutenak. Edukiontziak gero eta kolore gehiagokoak dira eta herri guztiek dute garbigune bat mota guztietako hondakinak modu bereiztuan jasotzen dituenak.
Artxiboak Mendigorria"Post-it"en erabilera
Artxibistikaren esparruan, post-ita dokumentuak antolatzeko, identifikatzeko, sailkatzeko eta deskribatzeko prozesuetan erabiltzen den baliabide osagarria da. Bere erabilera oso praktikoa izan daiteke behin-behineko lan-testuinguruetan; esaterako, dokumentuak, karpetak edo kaxak identifikatzerako orduan; gorabeherak edo egiaztatu beharreko gaiak adierazteko; dokumentazioa ordenatzen laguntzeko; edo txertatu beharreko informazioa nabarmentzeko.
Artxiboak Mendigorria1932ko jaiak Mendigorrian
Abuztua iristearekin batera, Mendigorria jaiak ospatzeko prestatzen ari da. Urtero bezala, jaietako ekitaldi esanguratsuenetakoa herriko plazan egiten den zezen-festa dugu. Ospakizun horiek hurbil daudela baliatuz, artxiboa atontzen ari garen Ereiteneko lankideon artean jakin-mina piztu da: zer-nolako erreferentzia dokumentalak aurki daitezke Mendigorriako Udal Artxiboan, herriko jaiekin eta, bereziki, zezen-festekin lotuta?
Artxiboak