Hondarribipedia (Hondarribiko Wikipedia) hirian jaio edota bizitako idazleekin eta haien ondarearekin lotutako interneteko materiala eta informazioa osatzeko, aberasteko lan bateratua proposatzen dugu. Gaur egun, Hondarribiko liburutegiko tokiko atalean egile horiekin lotutako material fisikoa dago, eta Hondarribitekan (webgunea), berriz, funts horren digitalizazioa eta deskribapena egiten ari gara.
Gainera, Hondarribia aldizkarian dagoen informazioa hustu eta deskribatuko dugu. Honekin guztiarekin, proiektu honen helburua eskura dagoen informazio guztia batu eta biltzea da: Hondarribitekan digitalizatutakoa, liburutegiko tokiko atalean dagoena eta Hondarribia aldizkarian agertzen dena jasotzeko xedea du. Hori guztia Hondarribipedian integratuko da, Hondarribiko historiari buruzko baliabide osatu eta eguneratu bat sortzeko, Wikipediaren bidez guztiontzat eskuragarri jartzeko.
Hasierako tailer hauen helburua wikipediaren nondik norakoak azaltzea eta martxan jartzea izango da.
Abenduak 11 : Wikipediara hurbilpena
Abenduak 18 : Wikipediako ekosistema ezagutzen
Saioak Hondarribiko liburutegian, Zuloaga etxean burutuko dira 18:00tatik 20:00tara Talaios Koop.iren laguntzarekin.
Nekane Barandiaran
Hondarribia Wikipedia Liburutegiak Artekaritza