Submitted by iab on
Lekuona audioliburuak1 Lekuona audioliburuak2

Liburutegiarekin batera eta herriko eskola ezberdinekin elkarlanean 2024-2025. urteetan garatzeko belaunaldien arteko ipuin kontaketa proiektu bat gauzatu dugu. Bertan 10-17 urteko eskola ezberdinetako gazteek Haur Hezkuntzako txikientzat ipuinen kontaketa dramatizatuak egiten dituzte, beraiek txikitan gogoko zituzten ipuinen kontaketak audio bidez grabatuz. Horrela, Intza Alkainekin garatu ditugun 3 saioetan aukeratutako liburu bakoitzaren irakurketa dramatizatu bat egiteko pausoak ematen dira, azken emaitza liburu hauetan QR kode baten bidez txertatuta joango den audio bat garatzen delarik. QR honen bitartez, erabiltzaile txiki hauek liburuak etxera eramaten dituztenean mugikorraren bidez eta modu erraz batean liburuen kontaketa dramatizatuak entzuteko aukera edukiko dute.

Proiektuaren egituraketa
Guztira talde bakoitzarekin 3 saio egin dira eta Intza Alkainek zuzendu ditu. Intza Alkain haur literaturan espezializatua egoteaz gain formol laborategia antzerki taldeko partaidea ere bada. Lehen saioan proiektua gazteei aurkezteaz gain irakurketarako liburuak hautatzeko irizpideak ezarri ziren, talde bakoitzak bere hautaketa egin zuelarik. 

2. saioan dramatizazioaren lanketa bat egin zuten gazte guztiek Intzarekin batera. Bertan gorputz eta ahots beroketak egin ondoren irakurketa dramatizatuan trebatu ziren, gainerako ikaskideen aurrean ere kontaketa landuz, Intzaren aholkuak eta balorazioak jasoz. 

3. saioan, bukatzeko, alderdi teknikoa garatu zen. Grabaketarako set-a montatu eta irakurketa dramatizatua azken aldiz entseatu ondoren, hauen azken bertsioak grabatu ziren. Grabaketa hauekin post-produkzio lan bat egin genuen, gazteek aukeratu zituzten hainbat audio txertatuz. 


Proiektuaren helburuak honako hauek izan dira:
●    Komunitatearekin lankidetzan aritzea: Bitartekaritzak lotura sendoak ezar ditzake tokiko komunitatearekin, bertako kideak kultura-jardueretan inplikatuz eta kide izatearen eta harrotasunaren zentzua sortuz.
●    Esperientzia gogoangarriak sortzea: Bitartekaritzak bisitarientzako esperientzia kultural gogoangarriak eta esanguratsuak sortu nahi ditu, kulturgunera itzultzea eta besteei gomendatzea sustatuz.
●    Edukien aurkezpenean berritzea: Kultura-bitartekaritzak kultura-edukiak aurkezteko eta komunikatzeko modu berriak azter ditzake, sortzen ari diren teknologiak, jarduera interaktiboak eta ikuspegi sortzaileak erabiliz.
●    Publiko desberdinetara egokitzea: Bitartekaritza bisitari-talde ezberdinetara egokitu daiteke, hala nola, haur, nerabe, heldu, ezgaitasunak dituzten pertsona eta abarretara. Esperientziak pertsonalizatzea bilatzen da, publiko bakoitzarentzat garrantzitsuak eta esanguratsuak izan daitezen.
Parte-hartzaileak
2025 urtean bi ikastetxeekin lan egin dugu eta proiektua otsaila eta uda artean garatu da.
●    Bizarain Ikastetxea: LH5 (10-11 urte) – 9 ikasle
●    Orereta ikastola: BATX 1(17 urte) - 25 ikasle
 

Azken emaitza errenteriako kultura saileko web orrian aukitu dezakezue. Bertako liburuen azalak klikatuz gazteekin landu ditugun ipuin kontaketak entzuteko aukera zuzenda dago.

 

Urtzi Ibarguen

 

Errenteria Lekuona Artekaritza https://kultura.errenteria.eus/proiektuak/udal-biblioteka/jarduerak/audioliburu…