Komikigunea 2019an

Submitted by ereiten on

Komikigunea Koldo Mitxelena Liburutegiaren komiki funtsa bildu eta kudeatzen duen ekimena da. Bertan liburutegi, artxibo, katalogazio zein kudeaketa lanak burutzen ditugu.

Katalogazio lanen artean funtsa pertsonalak, kartelak, analitikak, askotariko komikiak e.a. izan ohi ditugu esku artean. Katalogazio berezia burutzen da ale bakoitzarekin esaterako komiki generoak ere gehituz. Hemen aurkitu ditzakezue orain arte katalogatutakoak.

Objektua kontserbatzen ez denean, dokumentua kontsulta dadila

Submitted by ereiten on

Bizitzan aurrera doazen heinean, atzera begiratzeko beta eta gogoa izaten dute askok; horretarako, informazio paregabea aurkitzen da artxiboetan. Horrela egin zuen Argentinan jaioa zen baina Getarian sustraiak zituen erabiltzaile batek 1980. urtean. Udalari eskutitz bat zuzendu zion jakin-min asetu nahian. Egun, korrespondentzia hau eta bere erantzuna, paradoxikoki, artxiboan aurkitzen dira; oso interesgarria da bertan kontatzen den auzia eta hil honetan gertaera hauei buruz hitz egitera gatozkizue.

500 azal. Egin, Euskadi información, Gara: 1977-2019

Submitted by ereiten on

The past is a foreign country. Hala erakatsi zigun Lowenthalek. Arrotza ez ezik, azkarra da ere, iraganak beti harrapatzen baikaitu, Back the future-n edo Denboraren menpe-n gertatu bezala. Izan ere, Gure baitan daramagu, gogoan zein orbainetan. Haren gainean eraiki dugu gure uste asko, gure nortasunaren zati handia. Hala behar du, gainera. Hura bridatu beharrekoa bada ere, iragana iraungituko ez bada; eta bidean gu ere iraungi, fosilizatu edo Zero bezala Hondamuinean izoztu.

Ingalaterrako bihotza

Submitted by ereiten on

Coe, Jonathan

Middle England. Viking, 2018

El corazón de Inglaterra. Anagrama, 2019

Le couer de l’Anglaterre. Gallimard, 2019

The Rotters’ Club (2001) eta The Closed Circle (2004) lanetan egin bezala, Coek Ingalaterrako gizartea xehetzen du Middle England-en. Aurreneko liburuetan Ingalaterrako arazoaz ari zen Coe. Sharpek Wilten agertu british umorez; herrikide duen Millsek The Restraint of beastsen azaldu mikaztasunaz; Mortimerrek Paridese postpeneden ireki bidean.

Emeterio Sorazu Ugartemendia, jatorrizkotik jatorrira

Submitted by ereiten on

Liburutegiak eta artxiboak bereizteko zailtasunak izaten dituzte askok. Amankomunean asko duten arren, desberdintasunak ere nabariak dira; bietan informazioa gorde eta kudeatzen da, baina artxiboetan, liburutegietan ez bezala, originalak bakarrik kontserbatzen dira. Autore batek liburu bat argitaratzen duenean, bere obraren kopia ugari ekoizten du. Hauek liburu-dendetara edota liburutegietara heltzen direnean, irakurleak kopia hauetariko bat eskuratu eta irakur dezake. Horrela hedatzen da igorlearen mezua.

Itsasoko ur hartzeak

Submitted by ereiten on

Mendi inguruko aire garbia edo itsasoko ur gatzatua osasunerako onuragarriak direla jakina da, guk dakigu gaur egun, eta gure arbasoek ere bazekiten. Zentzu horretan, Gipuzkoa zona pribilegiatu bat da eta ondorioz, gu ere bai. XIX. mendeko medikuak hortaz jabe ziren, horregatik, momentuko pertsonaia garrantzitsuak honantz bidaltzen zituzten osasun arazoak zituztenean. Pertsonaia hauetako bat Francisco de Paula infantea izan zen, Espainiako errege zen Fernando VIIaren anaia. 1830 urtean Donostiara joan zen La Concha hondartzan urak hartzera. 

Zein artxibo zaindu eta zein ez

Submitted by ereiten on

Artxibozainoi maiz galdetzen zaigu gure ogibideak zertan datzan. Aitortzen dut, itaun hori erantzutea askotan zaila suertatzen zaigula. Erantzun motza, dokumentuak eta datuak kudeatzen ditugula esatea da. ‘Hau zertan hezurmamitzen den?’, honetaz mintzatzeko jada hitz gehiago beharko ditugu. Dokumentua funtzio bat edo batzuk betetzeko sortzen da, baina denbora igaro ahala, hasierako betekizun hauek edukitzeari uzten dio eta, era berean, beste batzuk sortzen zaizkio. Adibidez, ‘Ion, ogia erosi’ idatzia duen paper batekin igorleak hartzaileari eskaera luzatzeko sortua izan da.

Dokumentu historikoak eta beraien testuingurua

Submitted by ereiten on

Dokumentu bat momentu konkretu batetan behar batek bultzatuta sortzen da. Ondorioz, testuinguru historikoari eta egileak berau sortzeko zeukan arrazoiari loturik dago bertan helarazten den informazioa. Denborarekin, ordea, kontestu hau eraldatuz joaten da, baina testuak bere horretan darrai, iraganaren testigu. Honengatik, dokumentua ikertuz, bere sorrera testuinguruaz gehiago ikas dezakegu eta iragana ezagututa, dokumentua hobeto konprenituko dugu.

35.000 pertsonatik gora...

Submitted by ereiten on

Azken hilabeteotan SOS Arrazakeriarekin lan egiteko aukera izan dugu. Modu apalean, haien erakusketa bat zaintzen. Ia ia aldi berean, Donostian zehar joan etorrian, elkarte honek autobus geltokiaren galerian paratu erakusketarekin egin dugu topo egunero. Hotzikarak harrapatuta. Europarako bidean Mediterraneoan itota, banan bana. 35.000tik gora lagun. Euria bezain naturaltzat jotzen dugu jada. Jendea itotzen uztea gauza naturala; laster, propio hondoratzea txalotuko dugu. Dena da naturala.

Villabonako argazkiak

Submitted by ereiten on
Egia da artxibo batean gordetzen den dokumentazioaren gehiengoa idatzizko testuen dokumentuak direla, papera izanik hauen euskarri. Ez da hau ordea, gordetzen den dokumentu mota bakarra, planoak, argazkiak, e.a. ere badaude artxiboetako apaletan. Villabonaren kasuan, argazki bilduma oso urria da. Behin baino gehiagotan aipatu izan dugun sutearen ondorioz, XIX. mendeko gerran suertatutakoa, dokumentazio baliagarri asko galdu zen, argazkiak tartean. Hala ere, baditugu argazki polit eta interesgarriak. Alde batetik, argazki zahar sorta bat dugu, non herriaren aireko irudiak ikus ditzakegun.