Errealitatea zen, ez zen fikzioa

Submitted by ereiten on

Analisi politikoetatik landa eta, era berean, jada kostunbrista bihurtzen ari den filma nahiz komiki steampunk alboratuta ere, hainbat idazlek gure gizartearen dekadentziaren berri eman digute; literaturaren bidez, noski. Gizonezkoak dira aipatuko ditugunak, baina hau ez da hautu zientifikoa edo lagin zehatza.

Bloga

Paris-Madril: heriotzaren lasterketa

Submitted by ereiten on

1903. urtea kirol-ekitaldi handi baten lekuko izan zen: Paris-Madril automobil-proba. Gerora, ‘heriotzaren lasterketa’ edo ‘lasterketa odoltsua’ bezalako izenekin ezagutu dena, ondoren ikusiko ditugun arrazoiengatik, automobilismoaren historiako lasterketa basati eta arriskutsuenetako bat izan zen. Hasiera batean, maiatzaren 24tik 26ra bitartean egingo zen lasterketa hiru etapatan banatuta zegoen: Paris-Bordele, Bordele-Gasteiz eta Gasteiz-Madril. Zoritxarrez, lehen etapa baino ezin izan zen bete, lasterketa eten egin baitzen.

Artxiboak Villabona

Miren Etxezarretaren artxiboa

Submitted by ereiten on

Miren Etxezarreta ekonomilari, intelektual eta ekintzaile gisa deskribatu dute Wikipedian, baina are gehiago ere deskriba liteke, bere artxiboa ikusi orduko. Mirenek berak bere bizitzan zehar sortu duen artxibo honetan bere idatziak, berak emandako hitzaldiak, bere pentsamendua biltzen duten liburuak eta bestelako materialak bildu dira.

Artekaritza Miren_Etxezarreta

La Dama de la Tierra, 1025–2025 : 35 años de historia

Submitted by ereiten on

La historia no acontece en el vacío. Los relatos con los que recreamos épocas y vidas pretéritas siempre las ubicamos en espacios y en tiempos, próximos o distantes. Lugares y fechas nos facilitan historiar tramas sobre dónde y cuándo articularon y construyeron su vida las personas que en el tiempo nos han precedido y a las que con el tiempo hemos sucedido. Pero, aunque parezca que el tiempo actual y el del pasado nos anudan con quienes nos precedieron por mera sucesión cronológica, ese enlace no es fácil de encontrar, trazar y conectar.

Bloga Elena_Barrena #G1025 #GI35

Elena Barrena Osoro, ikertzaile

Submitted by ereiten on

Gipuzkoaren 1000. urteurrena eta Elena Barrenaren doktore-tesiaren defentsaren 35. urteurrena ospatze aldera, haren bibliografia laburki biltzea, ordenatzea eta komentatzea egokitu zait niri. Ez da nire lana, beraz, bere irudira pertsonalki hurbiltzea, aurreko lagunek egin duten bezala. Hala ere, hitz batzuk esateko beharra sentitzen dut, sarrera gisa bada ere. Alde batetik, adibide edo pasadizo pertsonal zehatzetan izan ezik, orain arte idatzitako lerro guztiak neuk ere sinatzen ditudala esateko.

Bloga Elena_Barrena #G1025 #GI35

Giza hezurrek Erdi Aroko biztanleez esaten digutena

Submitted by ereiten on
Artikulu hau Gipuzkoaren idatzizko lehen aipamenaren mila-urtea eta Elena Barrena historialari gipuzkoarraren doktore tesiaren urteurrena ospatzeko martxan jarri den ekimenaren parte da. “Iputza eta Gipuzkoa: Elena Barrenari gorazarre” izena duen proiektu honetan hirugarren artikulua dugu hau. Historia ikasi dugunok eta arlo horretan ikertzen ibili garenak, badakigu lurralde baten historia ezagutzeko iturri desberdinetara jo behar dela Bloga Elena_Barrena #G1025 #GI35

Etxeratze-agindua Orendainen

Submitted by ereiten on

Denok gogoratuko dugu Covid-19aren pandemiaren ondorioz ezarritako etxeratze-agindua. Gaztelaniaz “toque de queda” bezala ezagutua, etxeratze-agindua eguneko ordu zehatz batean jendeari kalean ibiltzeari debekua jartzea da. Gaurko aktaren gaia ikusita, ezinezkoa da gazteak jomugan jarri zituen egoera horretan ez pentsatzea. 

Orendain

Funts bereziak Amasa-Villabonako Udal Artxiboan

Submitted by ereiten on

Artxiboetan ez dira idatzizko testuak bakarrik gordetzen. Bertako apaletan, herriaren bilakaera historikoaren lekuko diren funts oso bitxiak gordetzen dira. Hortaz, gaurkoan Amasa-Villabonako Udal Artxiboan gordetzen diren funts berezien inguruan hitz egingo dugu.

Artxiboak Villabona

Lan eskaintza berezia Orendainen

Submitted by ereiten on

1894 urteko 57 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez, Orendaingo Udaleko idazkari-lanpostua hutsik zegoela iragarri zen, baina postu horrek berekin beste bi kargu izango zituen: sakristauarena eta organo-jolearena. Lan eskaintza berezia, zalantzarik gabe. 

Orendain