Itsasora begira

Submitted by ereiten on

Image removed.Nork ez ditu orduak eman itsasora begira? Kostaldean bizi direnek sarritan egiten duten zerbait dela esan daiteke. Ziur behin baino gehiagotan beren begiak itsasaldera bideratu dituztela konturatu gabe eta zerumuga denbora batez aztertu eta gero harrapatu dutela beren burua itsasora begira.

Itzurun hondartzako “Bainu Beroak”

Submitted by ereiten on

Image removed.Uda garaian hondartzara joateko ohitura dugu. Eguzki izpi beroek gure azal eta muskuluak epel ditzaten edota berotik ihes itsasoko uretan preskatzeko desioz gerturatzen gara kostaldera. Itzurun hondartza ikusgarria, Santiagoko hareatza zabala eta Algorri harralde lasaia; Zumaiak aukera paregabeak eskaintzen ditu itsasertzaz gozatzeko.

Ignacio Zuloaga eta Santiago hareatza

Submitted by ereiten on

Image removed.Aurten 100 urte betetzen dira Ignacio Zuloaga margolari eibartarrak Santiago etxea eraiki zuela. Estilo erregionalista duen etxearen diseinua Pedro Guimón arkitekto ondarrutarrarena da. Hau XX. mendearen lehen erdiko arkitekto esanguratsua izan zen eta Bizkaia eta Gipuzkoan etxe partikular eta txalet ugari egin zituen.

San Telmo Baseliza

Submitted by ereiten on

Image removed.Itzurun hondartzaren gainean, amildegia oinetan duela itsasora begiratzen duen eraikin txiki hau oso maitatua da Zumaiarren artean. Paraje berezian kokatua, txoko berezia du, baita ere, herritarren bihotzetan. Azken hilabete hauetan, ordea, San Telmo baselizaren izenak udalerriaren mugak gainditu ditu eta ospetxu egin da.

Draga bat erosteko beharra

Submitted by ereiten on

Image removed.Zumaia Urola eta Narrondo ibaiek bat egin eta itsasoratzen diren tokian kokatutako herria da. Kokagune honek bere historia baldintzatu du itsasora begira bizi izan den herri bilakatuz. Portu garrantzitsua izateaz gain, ontziola garrantzitsuen kokagune ere izan da herri hau. Gaur egun oraindik itsasoarekin lotura estua duela ezin uka.

Idatzitakoak artxiboan dagoenarekin bat egiten ez duenean

Submitted by ereiten on

Image removed.Asteasuko Andazarrate gainan zeuden burni eta igeltso meategietatik (San Miguel, Alerta Está, San Carlos, San Leopoldo, Ave Maria,...) Zarautzeko Moillarri ingurura minerala garraiatzeko eta untziratzeko aireko kable sistema osoa eraiki zen duela 100 urte baino gehixeago. Askok dute honen berri, Asteasu eta Zarautzen bereziki.

Elkanoren izenean hiribildua biziberritzen

Submitted by ereiten on

Image removed.Aski ezaguna da Getaria munduari bira ematen lehena izan zen itsasgizonaren sorterria dela. Juan Sebastian Elkano zenaren presentzia etengabea da Gipuzkoako kostaldeko herri honetan.

'The World of the Newport Ship' kongresua (Bristol, 2014ko uztailak 17-18)

Submitted by ereiten on

2002an, Newporteko antzoki berriaren eraikuntza lanetan ari zirela, egur aztarna batzuk agertu ziren. Modu honetan, eta larrialdiko indusketak egin artean, lanak gelditu egin ziren. Indusketek izugarrizko emaitza ekarri zuten, izan ere 2.000 ohol baino gehiago eta 300 objektu inguru aurkitu ziren, ia guztiak XV. mende erdialdeko ontzi bati zegozkionak.